Poema galdu bat

Poema galdu bat

Poema galdu bat

#Separataren inbidiarik gabe, neuk ere azken liburuan (Bulkada) sartu ez nuen poema bat eskegiko dut jarraian. Ez nintzen sobera gustura geratu, gaiagatik, eta orduan asko entzuten nuen Nacho Vegasen istorio baten kopia zirudielako.

LAZARO

Berbera izaten da zeremonia beti.

Joango dela ohartzeko deitu,

eskaratzean bitan kontrazeinu gisara jo

eta gora heltzean

behatxuloan bere figura ikusten duenean zabaltzen dio atea.

-Dena ondo?

Joan denetan ez du beste inor topatu berekin,

baina badaki bere gauzei bestela aurre egin ezin dion jendea

hurbiltzen zaiola bisitan.

30 libragatik kontsolamendua ematen du:

iluna distiratsu egin eta

itzarria lokartu.

Itxaroteko une batez,

esertzeko sofan,

edateko ezer nahi duen, eta ezer ez.

Bisitan jasotzen dituen gainerakoak

ze zurrunbilok bizi dituen jakin nahiko luke.

Haiekin hitz egin haien barne korronteez

atseden emango diena partekatu.

Une batez norbere minez beste egin

eta bere beldurrak norbere aurpegian ikusi.

Argia itzalita

zilarretan erretako ke lainoa jaten du

sofan etzaten da

eta begiak ixten zaizkio gozo.

Bere burua ikusten du ametsetan,

beste bat bailitzan.

Sofaren deserosotasunera eginda esnatu da.

Barealdi txiki bat besterik ez.

Besterik ez.

Leihoaren ondoan dauka begira.

Goiz da. Argi da.

-Orain behean zaude. Hegan besterik ezin duzu egin.

Jatorrizkoa nire blogean
Poema galdu bat
jon benito, olerkia, poema
Jon Benito

EHUN GINEN - Idazlea, gidoilaria

Zer duzu buruan “Poema galdu bat”-ri buruz

  • Nabar politeiar honek ez ote duen egundoko koska buruan… Eta, gainera, garraisika¡ Erredios, hau jendia hemen dabilena!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude