Playmobilak dantzari bihurtu ditu Peio Agirrek

Playmobilak dantzari bihurtu ditu Peio Agirrek-

Dantzan ataritik jasoa.

Dantzaria, musikaria, argazkilaria… dugu Peio Agirre (Berriz, 1969). Berak dioen moduan, geldirik egoten ez dakien horietakoa. Afizio ugari ditu eta horietako bat da Playmobil panpinak birmoldatu eta itxuraz aldatzea da.

Playmobilak dantzari bihurtu ditu Peio Agirrek
Peio Agirre Playmobil zamaltzaina egiten.

Betidanik gustatu izan zaizkio eskulanak, baina duela hiru bat urte hasi zen plastikozko panpinak pertsonalizatzen, “Txikitan asko jolastu nuen playmobil panpinekin eta etxean pila bat neuzkan. Ikusi nuen interneten jendeak nola moldatzen zituen eta neu ere animatu nintzen”.

Lasarte-Oriako sorgin-dantzako dantzariak, Peio Agirreren playmobilak. (Peio Agirre)

Malerrekako joalduna, Peio Agirreren playmobilak. (Peio Agirre)

Bobo
Otsagabiko Bobo, Peio Agirreren playmobila. (Peio Agirre)

.

Berrizko estanpak

Bere herriko estanpa batzuk egiten hastea okurritu zitzaion. “Iremiñeko dantzaria izan nintzen eta dantzari zortzikote bat egitea pentsatu nuen hasteko”. Gero idi-proben estanpa ere egin zuen. Izan ere, orain dela urte batzuk Berrizen desafioa izan zen idiak elefante baten kontra eta proba hura irudikatu zuen. Marino Lejarreta txirrindularia ere egin zuen, berriztarra baita.

Playmobilak dantzari bihurtu ditu Peio Agirrek
Durangaldeako ezpata-dantzariak, Peio Agirreren playmobilak. (Peio Agirre)

Gorularia
Durangaldeako gorularia, Peio Agirreren playmobila. (Peio Agirre)

.

Playmobil dantzariak

Ikusi zuen estanpa osoa egiteak denbora asko eskatzen zuela, beraz orain panpinak bakarrik moldatzen ditu. Jende asko ibiltzen omen da panpinak moldatzen eta interneten milaka daude. Agirrek zerbait ezberdina egin naiz zuen eta bera dantzaria izanik, Euskal Herriko dantzariak eta inauterietako pertsonaia ugari egin ditu. Besteak beste, Durangaldeako dantzariak, Eltziegokoak, Erronkarikoak, Zuberoakoak, Otsagabiko bobo, joaldunak, Zalduondoko Markitos, Mundakako atorrak eta lamiak, Lesakako zakuzaharrak…

Eltziegoko dantzaria
Eltziegoko dantzaria, Peio Agirreren playmobila. (Peio Agirre)

Erronkariko dantzaria
Erronkariko dantzaria, Peio Agirreren playmobila. (Peio Agirre)

Playmobilak dantzari bihurtu ditu Peio Agirrek
Erronkariko dantzaria, Peio Agirreren playmobila. (Peio Agirre)

Jaurrietako Axuri-beltzako dantzaria, Peio Agirreren playmobilak. (Peio Agirre)

.

Astebeteko lana

Agirrek ikusi du Playmobil panpinak moldatzeko orduan bi modalitate daudela. Batzuek panpinen piezak trukatzen dituzte berriak sortzeko eta besteek kanpoko elementu eta gehigarriekin apaintzen dituzte. Gero gogortu egiten den plastilina moduko bat erabiltzen du Agirrek apaingarri berriak sortzeko, “oinarri bezala playmobil panpina hartzen dut eta gero falta diren gehigarriak egiten ditut eskuz”. Masak lehortzen egun bat edo behar du eta batez beste panpina bakoitza egiteko aste bete edo behar izaten duela kalkulatzen du.

Lantzeko txatxoa, Peio Agirreren playmobila. (Peio Agirre)

Mundakako atorra, Peio Agirreren playmobila. (Peio Agirre)

Mundakako lamia, Peio Agirreren playmobila. (Peio Agirre)

Bakarren bat saldu izan duela dio, baina beretzat afizioa da eta ez dago horretarako prestatuta. Batez ere bidalketei dagokionez, panpinak hauskorrak direla ikusten du eta bidean puskatzeko arriskua handia dute. Sare sozialetan erakutsi ohi ditu bere lanak eta maskaradetako aitzindarien irudiek adibidez izugarrizko arrakasta izan dute, “AEBetatik eta dena deitu didate galdezka. Nik gustura bidaliko nizkieke, baina apurtu barik iristea zaila ikusten dut, ez nago prest horretarako”.

Playmobilak dantzari bihurtu ditu Peio Agirrek
Altsasuko momotxorroa, Peio Agirreren playmobila. (Peio Agirre)

Bolant-dantzaria, Peio Agirreren playmobila. (Peio Agirre)

Lesakako zakuzaharra, Peio Agirreren playmobila. (Peio Agirre)

Elorrioko errebonbiloa, Peio Agirreren playmobila. (Peio Agirre)

Playmobilak dantzari bihurtu ditu Peio Agirrek
Zalduondoko Markitos, Peio Agirreren playmobila. (Peio Agirre)

.

Azaleko argazkia: Zuberoako maskaradetako aitzindariak, Peio Agirreren playmobilak. (Peio Agirre)

.

Peio Agirreren lanak sare sozialetan

Playmobilak dantzari bihurtu ditu Peio Agirrek

Salabardoa

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen ditut, gure interesekoak direlakoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude