Piztu Euskal Itsas Museoa!

Piztu Euskal Itsas Museoa! –

Eraikinaren aurreko eta atzeko fatxaden seinaletika berriak gehitu ondoren, Euskal Itsas Museoak gaur, ekainaren 2an, irekiko ditu ateak ordutegi berrian, 10:00etatik 19:00etara. Jakina, normaltasun berriaren egoerara egokitzeko beharrezko neurriak bermatuz.

Piztu Euskal Itsas Museoa!“Elkano. Lehenengo Mundu Bira” erakusketa doan bisitatzeko aukera izateaz gain, Euskal Itsas Museoak espazio berri bat zabaltzen du; Musealiak.

Musealiak gunean, Gordailuaren bildumako erabilera arrunteko objektu baten, brontzezko kanpai baten, bidaiaren berri ematen du.

Gainera, museoak programa berritu bat aurkezten du. Museoak bisita eta jardueren formatuak segurtasun-irizpideetara eta Covid-19aren aurreko prebentzio NEURRIAK egokitu ditu.

.

Jarduera programa
 
Piztu Museoa! hainbat publikoei egokitutako jarduera-programa 3. fasean proposatuko da.
Museotik kanpoko jarduerak eskainiko dira, formatu murriztuan. Bestalde, jarduera hauetan parte hartu ahal izango da:
  • Gynkana La Jarana: gazte eta familientzat zuzendutako gynkana, portuko sekretu ezkutuenak ezagutzeko.
  • MicroMuseoak: 15 minutuko topaketak egingo dira, eta aldi baterako erakusketari buruzko istorio harrigarriak ikusiko dira. 8 bisitari gehienez ere taldeko.
  • La Jaranatik martxan!: Bisitariek, museoko bitartekaritza taldearekin batera, Donostiako Portuko sekretuak ezagutzeko aukera izango dute.

Piztu Euskal Itsas Museoa!

Euskal Itsas Museoa

Itsasoko kontuak Donostiako moilaren bihotzean.@GipuzkoaKultura|ko museoa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude