Piztu Bilbo, itzali MTV

Piztu Bilbo, itzali MTV –

Europako MTV Sariak Bilbon banatuko ei dira aurton, udalak aspalditik arrandiz iragartzen diarduenez. Halanda bere, bilbotar asko ez dagoz konforme “Bilbo erakustoki” hiri ereduagaz, eta kaleko artista multzo batek kanta bat grabatu barri dau alkarlanean, “Piztu Bilbo, itzali MTV” ekimenagaz bat eginda. Itzela da!

“MTVak inposatzen daben kultura eredu kapitalistatik kanpo musika asko, eta oso ona, egiteko aukerak badagozala erakusten deusku lan honek”, dinoe ekimenean parte hartu daben artistek. Bideokliparen ekoizpena Thunder Clap, Euridia eta Etchecoyenen ardura izan da, eta bertan Suaia, Ziztada, Aiala, Zoroen Kluba, AK, Salda Dago, Gatom, Komando Braga, Raperu eta Akerjenbek kantatzen dabe.

Piztu Bilbo, itzali MTV

Ez dago ez flow faltarik Bilbo Handian!