Picassoren Gernika, Zilbetiko pagoetan (bideoa)


Magnesitas Navarras enpresak Zilbetiko basoan duen proiektuari aurre egiteko Picassoren Gernika margotu du ekintzaile talde batek pagadian. Erroibarreko Zilbeti herriko basoan, Nafarroan, egin dute 20 metro zabal eta 8 garai dituen artelana. Natura 2000 sarean dago bizilagunek babestu nahi duten eremua, hegazti aberastasuneko gunea ere bada, eta, aldiz, Magnesitas Navarrasek harrobia egin nahi du pagadian bertan. Gernika margolana bertan jarriz gizartearen arreta bereganatu eta 2013an harrobia martxan jartzea eragotzi nahi dute. Auziegietan dago orain azken erabakia, eta zantzu guztien arabera harrobia egiteko baimena emango diete Magnesitas Navarrasi.

Gara egunkariak margolanaren prozesua jaso du erreportaje batean.

SEO Donostiak ere informazio zabala eta argazkiak ditu.

artea, Gernika, Guernica, nafarroa, Picasso, zilbeti

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude