Patxi Hipolito argitaratzaile librea hil da

MzY5Ng==

Hari zor dizkiogu, besteak beste, Lope Agirrekoren Carta a Felipe II (1997- 2002), Luis Duranen Barco Pirata (1997) eta Algebra (2007) komikiak, Pernan Goñiren Aingeru Baltza komikia (1998), Jon Aiastui autorearen Nongo Nor olerkiak (1999), Angel Mosquitoren Villa Tesei komikia (2000) eta Zura bandaren Ilargi handi, zauri zarae disko-liburua, Meta diskoetxearekin batera (2005). Lan honetan, 1936ko Gerran hildako Federico García Lorca, Lauaxeta eta Nikolas Lekuona omendu nahi izan ziren, beren poemak eta irudiak bilduz. Henry David Thoreauren Desobedientzia Zibila argitaratau zuen 2010eko otsailean. Urte berean, Urbieta kaleko borroka plazaratu zuen, J. J. Pi sortzailearena.

Berriako kazetari Jon Eskisabelek gaur berriketan.info gizarte sarean idatzi duenez, “bizpahiru alditan baino ez nuen hitz egin berarekin, baina nabari zen kulturgintzak bizi zuela”.

Irudia | Patxi Hipolito | Potxo Edizioak | Creative Commons By SA
hilberriak, literatura

Zer duzu buruan “Patxi Hipolito argitaratzaile librea hil da”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude