Kritika zinematografikoa: ‘Paris, Distrito 13’

Kritika zinematografikoa: ‘Paris, Distrito 13’ –
Kritika zinematografikoa: ‘Paris, Distrito 13’

Kritika zinematografikoa: ‘Paris, Distrito 13’

Zuzendaria: Jacques Audiard
Urtea: 2021
Herrialdea: Frantzia

.

-Tinderren garaiko arazoak Parisko periferietan

Orain dela gutxi, SER irrati kateari eskainitako elkarrizketa batean, Jacques Audiardek Paris, Distrito 13 bere azken filmaren erreferenteen artean Eric Rohmerren Mi noche con Maud / Ma nuit chez Maud (1969) filma aipatu zuen. Bi filmek gai bezala harreman erromantikoak badituzte ere, bistakoa da bietan konprenitzen den amodioaren ikusmoldea guztiz ezberdina dela. Rohmerren klasikoa hamabost urterekin ikusi omen zuen Audiardek, aurten hirurogeitahamar bete behar dituen zinemagileak. Argi dago ordutik hona kontuak dezente aldatu direla, eta filmaren lehen hamar minutuak nahikoa dira aldaketa hori agerian uzteko: Camille (Makita Samba) eta Emilie (Lucie Zhang, bere zinema debut bikainean), filmeko protagonistetako bi, elkar ezagutu bezain laster oheratuko dira. Rohmerren klasikoan, bestalde, tentsio erotikoa poliki-poliki eraikitzen zen, zinemaren historian zehar egin ohi izan den bezala, tentsio sexual eta erromantikoaren burutzea istorioaren estasi narratiborako gordez (nahiz eta Rohmerren filmaren kasuan helburu hura burutu ez, ebatzi gabeko tentsioa hortxe zegoen, elkarrizketa guztien interesa areagotzen).

Harreman erromantiko garaikideak ikertu nahi izan ditu Audiardek oraingoan. Eta nahiz eta Rohmerrena bezalako formatu klasikoak orain dela gutxi arte ondo funtzionatu izan duen (horra hor, esaterako, Linklaterren ‘Before’ trilogia), baliteke millenial eta z belaunaldien amodio ereduek estruktura narratibo ezberdinak eskatzea. Ikusten denez, Paris, Distrito 13k horixe jarri nahi du praktikan, Tinderren garaiko arazoak zinema narratiboan formalizatzeko saiakera bat, alegia. “Larrua jo dute. Baina, orain zer?”, dio filmak; izan ere, sexuak konpromisu erromantikodun harreman bat ondorioz zertan ekarri ez duen garai honetan, mila aukera, mila harreman eredu, mila istorio, zabaltzen zaizkigu.

(…)

Kritika osorik irakurtzeko, sartu ZINEA atarian!

Kritika zinematografikoa: ‘Paris, Distrito 13’

Kritika zinematografikoa: ‘Paris, Distrito 13’

Euskal pantailaren gunea