Paperezko Kontzertuak: The Sadies (bideo aperitifa)

Paperezko Kontzertuak The Sadies

Bezperan Zarauzko Modelon emanaldi bizia eskainita ailegatu ziren Garoa Kultur Lab-era The Sadies kanadarrak, ordu txikitan erretiratuta, jakin ahal izan genuenez. Ez zuten, hala ere, kexatzeko arrazoi bakar bat ere eskaini. Erabat kontrara, orain arteko betekada handienetakoa izan zen hura, eta baita buru astinaldi gehien eragin zituena ere, ziur asko. Bozgorailu pisutsuak atetik sartzen ikusi genituenean dar-dar batean jarri ginen, liburu arteko kontzertu xume behar zuena ez ote ziguten voltio deskarga bortitz bihurtuko. Azkenean, ordea, deskarga bai, eragin zuten, baina beste era batekoa, gustura hartzen direnetakoa, alegia.

Irudiak: Debolex

Muntaia: Kepa Matxain

Paperezko Kontzertuak The Sadies (bideo aperitifa)

Oier Aranzabal

ZuZeuko erredakzioko koordinatzailea. Ekaitza bainuontzi batean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude