Paperezko Kontzertuak: Jabier Muguruza (bideo-aperitifa)

Paperezko Kontzertuak: Jabier Muguruza

Elkarrizketa etengabea izan zen Jabier Muguruza irundarraren kontzertua, eta ez soilik moderatzailearen galderei erantzuten zienean. Bere kantuek publikoari zuzenean hitz egiten diote, eta gauzak kontatzen dizkiote, istorio txikiak, ezkutuko poeten hitz ederrak. Mikel Azpirozek ezin hobeto lagundurik, eta musika intimista bezain sakonarekin, Jabier Muguruzak lortu du inguru hauetako kantautorerik esanguratsuenetako bat izatea: askoren ustez, gure Leonard Cohen partikularra. Hona hemen bideo-aperitifa.


Bideo denak ikusteko sar zaitez Paperezkoak.com webgunean.

jabier muguruza, paperezko kontzertuak
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude