PAPEREKO ZUZEU: aurkibidea

Kostata, baina azkenean PAPEREKO ZUZEU jaio da. Esku artean daukagu eta polit-polita geratu dela irutditzen zaigu. Hemen argazki bat.

MzkwNw==

Artikulu nagusiak:

  • Kazetaritzaren zazpi bekatuak. Dosier handi bat kazteraitzarekin gerta daitekeenaz. Espainia eta Euskal Herriko kazetari eta kazeta zuzendari hainbati elkarrizketak. Izaskun Perez eta Javier Barrera kazetariek hartu dute lana.
  • Zer dago euskaraz sarean? Euskarak Interneten dituen tresnak eta bestelakoak, eta lau ekintzaileren elkarizketak ere bai. Oier Aranzabalen lana.
  • Elkarrizketa luze-zabala Ali Lmbret kazetari marrokiarrari. Lan egitea debetakuta eta heriotz mehatxupean bizi da.
  • Elkarrizketa Julen Gabiria idazleari. Egia esan , bera txirrindulari nahiago zuen. Joseba Derteanoren elkarrizketa.
  • Krisia maratoia bada, zein kilometrotan gaude eta nola segi behar dugu korrika? Joseba Barandiaran ekonomilariaren analizi zehatza.
  • Publizitatea egiteko era berriak. Gaur egunean jada ez dira betiko ideak erabiltzen, zeintzuk dira berrietan nabarienak? Iñifo Fernandez Ostolazaren lan bat.
  • Hamarkada baterako 20 liburu. Beñat Sarasola kritikariak, 20 liburu hautatu ditu 2000-20010 urteetako ordezkari.
  • Txileren oparia. Asel Luzarragak bere esperientzia kontatzen du.
  • Palestina ahaztua. Ainara Gorostitzuk Palestinako lurretan eginiko ibilaldiaren barne kronika.
  • Latinoamerika. Bertha Gaztelumendi korrespontsalak, marra bati egundoko garrantzia ematen dio bere begiradan.
  • Irene Nemirowskyren Hendaiako etxea. Eider Rodriguezek Nemirowsky bizi izan zen etxean sartu da.

Lan grafikoak:

  • Gari Garaialde, Lander Garro, Andreas eta Gudrun…

Iritzia:

  • Quim Monzó, Marie Darrieussecq, Pedro Ugarte, Laura Ferrero…

Eta askoz kontu gehiago ere bai, egia esan behar bada.

Non aurkitu? Nola erosi?

PAPERKO ZUZEU ez da liburu dendetan edo kioskotan banatuko, soilik erosi ahal izango da Durangoko Disko eta Liburu Azokaren baitan, Abenduaren 4tik 8ra. Kasu, beraz, joateko asmorik ez baduzu eta ez baduzu gabe geratu nahi, lagunen bati eskaiozu mesedea. 1.500 “bakarrik” egin ditugu eta.

Honako salpostuetan egongo da salgai, baldin eta autoritateak ez badu debekatzen: Susa, Alberdania, Pamiela, Elkar (diskoak), Elkar (liburuak) eta Berria.

Horietaz gain, elastiko batzuk jantzita ere ikusiko duzue jendea azokaren kanpo aldean. Zuzeulariak dira. Eurek ere salduko dizute, eskutik eskura.

Salneurria: 3€

Agindutakoa, ostera, hauxe da: aurkibidea. Handiago ikusteko, egin klik goi-ezkerreko erpinean.

MzkwOA==

Irudia | aurkibidea | zz | Creative Commons By SA
Irudia | Papereko Zuzeu | zz | Creative Commons By SA

PAPEREKO ZUZEU: aurkibidea

zuzeu
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

15 pentsamendu “PAPEREKO ZUZEU: aurkibidea”-ri buruz

  • Patxi Gaztelumendi

    Nik Orsairen adibidea baliatuta, 10 erosiko ditut, eta gero nire lagunen artean banatu.
    Asko gustatu zait Hernan Casciarik mundu osoan aldizkaria zabaltzeko darabilen estrategia.
    Paperezko Zuzeu hau, izan daiteke froga berriak egiteko modu bat.
    Zuzenean jaso, eta gero guk geuk banatu.
    Horrela inplikazio bat eskatzen digu, mugitzeko behar bat… baina modu berean ziurtatzen dugu zabaldu zabalduko dela, eta ez dugu hirugarren zerbitzu edo enpresen menpe egon behar.

    Ideiak eta informazio gehiago: http://orsai.es/distribuidores
    Eta nahi duenak, gura duena egin dezala.
    Nik nire bidea hautatu dut, libreki.

  • Nik on-line erosi nahiko nuke, ez da modurik izango Durango ondoren sareko harpidetza egiteko?

  • ZuZeu

    Aiora, sentitzen dugu esatea, baina PAPEREKO ZUZEU esandako bidetik baizik ezingo da lortu. Uler ezazu, ale bakarra da (oraingoz), 3 euro baino ez du balio, eta ezingo dugu banaketa sare oso bat muntatu horretarako. Karakolak eta saltsarena ezgutzen duzu? Benetan ematen digu pena, baina halaxe da.

  • Ulertzen dut, baina agian aurrera begira egiteko ideia bat izan daiteke, eskaria badago behintzat, The Balde kasuko.

  • Gari Garaialde 2010-11-29 16:18

    Tijuanara argazkilariak bidali dituzue?! Hau da hau maila! Alea eskuetan edukitzeko beharra daukat!!! 🙂

  • ZuZeu

    Gari, guztiz aparta da da PAPERKO ZUZEUrako egin duzun ekarria. Hala ere, lan egin duten guztien ordain bera izango duzu: ordaindu gabeko bi ale zeuretzat.
    Ezinegonean bazaude, badakizu zein telefonotara hots egin. Saiatuko gara zure antsia berdintzen.

  • Gari Garaialde 2010-11-29 19:44

    Bi ez, gehiago hatuko’ttut (Ordainduta bada ere). Ni’re Orsai!! (orsai ez ahal zitzaion jokoz kanpo zegoenari esaten?)

  • ZuZeu

    […] PAPEREKO ZUZEU, eta harrizko herri hau, Iñaki Perurenaren ondoan ospatzeko […]

  • ZuZeu

    […] kantu bat entzuten genuen bitartean, Paperezko Zuzeu zertan den ikusi dugu. Gaiak, koloreak, erreportaiak eta batez ere zita bat: datoren abenduaren […]

  • Helios Del Santo 2010-12-08 22:15

    Aupa zuzeu!!! Azala eta aurkibideaz gain, paperekoaren edukiak eskuratzeko aukerarik izanen al dugu?
    biziki eskertuko nuke;
    erantzunaren zain
    esker mile

  • ZuZeu

    Bai. Baina egun horretara arte, PAPEREKOA saltzen saiatuko gara oraindik. Durangon ez baita guk nahi adina saldu. Pazientzia pixka bat.

  • ZuZeu

    […] jakinak egiteko eta horien emaitzak ere sarean komunikatuko dituztenak. Laburbildu beharko banu, papereko Zuzeu.com albistarian esandakoa erantzungo nuke berriro […]

  • ZuZeu

    […] Horretaz gain, dohaintza ez, baina eduki libreak zabaltzeagatik eta idazten dutenagatik batez ere Zuzeu albistariaren papereko bertsioa eta Errotik Gotzon Barandiaranen liburua ere erosi ditut azokan […]

  • ZuZeu

    […] a la opinión pública. ZuZeu, por ejemplo, siendo un medio online, ha puesto en circulación un número en papelen la Feria de Durango, pillando de lleno a su target, porque sabe que necesita la tracción del […]

  • Helios Del Santo 2010-12-09 23:16

    gustura erosiko nuke; noiz-non-nola??
    eskerrik asko

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude