Pagotxa, habia utzi duten zure moduko txorientzako errezeta webgunea

Pagotxa, habia utzi duten txorientzat errezetak / Pagotxa, habia utzi duten txorientzat errezetak

pagotxa

Ofizialki bihar da eguna, baina ezin eutsirik, Zuzeuren zazpigarren urtebetetze bezperan, Pagotxa RZtegia aurkeztera gatoz: jende gaztearentzat erabilgarria izateko asmoa duen sukalde-errezetategia.

“Zuk zeuk errazki egiteko moduko plater on-onak aurkituko dituzu hemen, pausoz pauso eta argi kontatuta, alferrikakorik batere gabe. Gal ez zaitezen, sukaldean goza dezazun”, dio Pagotxak berak, jada erabilgarri duzuen webgunean. Beraz, amatxoren altzoa utzi eta abandonaturik sentitzen bazara, lasai, hemen dituzu habia utzi duten zure moduko txorientzako errezetak.

Pagotxa.eus-en aurkituko duzun errezeta bakoitza -eta jada berrogeita hamarren bat badira- sukaldean egina eta mahaian frogatua izan da, behar beste bider. Zeregin horretan, jo eta su izan dira, Xolomo Sapiensekin batera, Imanol Zubelzu eta Javi Rivero sukaldari gazteak; beraiek sortuak dira errezeta gehienak eta aurrerantzean ere sortuko dituzte. Nolabait esateko, bizirik eta hazten doan errezetategia da Pagotxa eta horretan zeuk ere baduzu leku, zeure errezetak eta iruzkinak bidaltzeko  bidea ere bai baitaukazu.

Pagotxa, habia utzi duten txorientzat errezetak

Sukalde lanetan aise eta erraz ibiltzeko bidea duzu PAGOTXA webgunea

Estetikoki itxura zaindua dakar Pagotxak -ez esan goiko argazkiek listu jarioa eragiten ez dizuenik-, eta beste ezeren gainetik, erabilgarritasunari eman diogu garrantzia, jakiak eta platerak bilatzeko erraztasunaz gaude bereziki harro. Zoaz JAKIAK bilatzailera, eta ulertuko duzu zer diogun. Halandaze, errezeta bakoitza egiteko beharrezko osagaiak eta eman beharreko pausuak ez ezik, aholkuak eta azalpen bideoak dituzte errezetetako askok.

Gainera, hiztegi bat eta sukalde kontu edo berri gastronomikoentzako atalarekin batera, esan bezala, errezetak bilatzeko sailkapen praktikoa eskaintzen digu Pagotxak, lana errazte aldera. Alde batetik, jakien araberakoa (arrainak, barazkiak, saltsak…), eta bestetik sukalde mota (beganoentzako den, sukalde lasterra den…) eta zailtasuna gora-behera.

Eta inportanteena… errezetategiak berak esango dizue noizko duzun bakoitza:

pagotxa.

  • Ama eta izeba datozkizunerako
  • Denak txundituta uzteko
  • Ligatzen laguntzeko modukoa
  • Noiznahi jateko modukoa
  • Parranda ostekoa

.

.

Jada ez dago aitzakiarik amantala jantzi, lapikoak tiraderetatik atera eta suak ez pizteko. Ea ba, ekin!

Adibide gisara eta gosea pizten joateko: Pizza, tomate, mozzarela, albaka eta antxoilekin

Pagotxa RZtegiaren babesle eta kolaboratzaile bi marka ere badira, alde batetik Mahala produktuak eta bestetik Bilboko Geuria merkatua.

Aipamen berezia  Hara! sailari, sukalde inguruko albiste eta artikulu berezi eta interesgarriekin, Escualdun cocinera: euskarazko lehen errezetategia 1864an Baionan argitaratutako sukalde liburuetan lehena eta zaharrenari buruzkoa adibidez.

Zeurea duzu pagotxa! Gozatu eta on egin!

 

Pagotxa.eus  Pagotxa.com  Pagotxa.netpagotxa-logo
 habia utzi duten txorientzat errezetak /  habia utzi duten txorientzat errezetak

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!