Ozeanoen nazioarteko eguna: ekainak 8

Ozeanoen nazioarteko eguna: ekainak 8 –

Surfer Rule eta Surfrider Foundation Europe-k OZEANOEN NAZIOARTEKO EGUNERA gonbidatzen zaituzte datorren EKAINAK 8-an 11:00-tatik aurrera ZURRIOLA hondartzan. IZEN EMAN!

8dejunio_Ingurumena kirolarekin uztartzen

OZENOEN NAZIOARTEKO EGUNA ospatzeko Surfer Rule eta Surfrider Foundation Europe-k ingurumena eta kirola uztartzen dituen ekimena antolatu dute ekainak 8-rako.  Ekimenaren helburua gure ozenoak babesteko kontzientzia piztea da eta bide batez gure ondare naturala baloratzea da. Goizeko 11:00-tan elkartuko gara Zurriola hondartzan (eskuinaldean, Groseko indarra surf talde-aren aldean), Donostia. Surfrider Foundation Europe-k dinamizatuko duen hondakin bilketa eta azterketa burutuko da. 12:30-tatik aurrera, kirolari irekiko zaio tartea. Surf, boleibol edo ultimate freesby-an aritzen ahalko dira parte hartzaileak. Ondoren hamaiketa bat egongo da.

Surf, Boleibol edo Ultimate Freesby: izena eman aldez aurretik!

Boskote bat osatu ezazu eta izena eman aldez aurretik surf, boleibol edo ultimate frisbee-an aritzeko: IZEN EMATE FORMULARIOA BETE HEMEN.Bi talde handitan banatuko dira ekipoak: 13-17 urte bitartekoak, eta 18 urtetik gorakoak. 13 urtetik beherakoentzat ere aktibitateak tailer didaktikoak egongo dira Surfrider Foundation Europe-n eskutik.
HARREMANETARAKO:
Sabina Hourcade – shourcade@surfrider.eu – 688 684 611
LAGUNTZAILEAK:
La Perla, Surf City Donostia, Pukas Surf Eskola, Free Surf eskola, Groseko Indarra Surf Taldea, Marujo surf shop, Monster, Arnette, Atlas Stoked.
Ozeanoen nazioarteko eguna: ekainak 8

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude