Otsailaren 14an amaitzen da Caf-Elhuyar sariketara lanak aurkezteko epea

Otsailaren 14an amaitzen da Caf-Elhuyar sariketara lanak aurkezteko epea –

  • Abian dira CAF-Elhuyar sariak. Otsailaren 14ra arte aurkez daitezke lanak.
  • Zientzia eta teknologiaren arloko gaien eta ikerketen euskarazko gizarteratzea aitortzea eta bultzatzea dira sariketaren helburuak.

Otsailaren 14an amaitzen da Caf-Elhuyar sariketara lanak aurkezteko epeaKategoria hauek ditu sariketak:

  • Dibulgazio-artikulu originalak. Bi azpikategoriatan banatuta dago: dibulgazio-artikulu orokorrak eta egilearen doktore-tesian oinarritutako dibulgazio-artikuluak. Azpikategoria bakoitzaren irabazleak 2.000 euroko saria eta Imanol Andonegiren eskultura bat eskuratuko du.
  • Zientzia-kazetaritzaren arloko lanak. 2.000 eurorekin eta eskulturarekin saritzen da.
  • Zientzia Gizartean sorkuntza-beka. Zientziaren/teknologiaren eta gizartearen arteko elkarrekintza lantzen duen proiektuak onartzen dira kategoria honetan. Aukeratutako proiektuaren egileak hura gauzatzeko 5.000 euroko diru-laguntza jasotzen du, baita eskultura ere.

Horrez gain, aurten ere NEIKER sari berezia emango zaio lehen sektoreari lotutako artikulu onenari; saria 2.000 eurokoa izango da eta beste sariekin bateragarria.

cafelhuyarsariak.elhuyar.eus helbidean dago informazio guztia, eta 2019ko otsailaren 14ra bitartean aurkez daitezke lanak.

Otsailaren 14an amaitzen da Caf-Elhuyar sariketara lanak aurkezteko epea

Elhuyar 1972an jaio zen zientzia eta euskara uztartzeko asmoz. Elhuyarrek Kultur Elkarte bezala egin zituen lehen urratsak eta 2002an Fundazio bihurtu zen. Ordutik, Elhuyar Fundazioak etengabe dihardu lanean zientzia eta teknologia gizarteratzeko eta euskararen garapena bultzatzeko. Elhuyar Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da eta hainbat diru-iturriri esker dirau lanean: bazkideen ekarpenak, diru-laguntza publikoak eta Elhuyarrek ekoizten dituen produktuetatik lortutako mozkina. Elhuyarren xedea hauxe da: Euskara zientzian, teknologian eta gizartean sendotzen eta harentzako arlo berriak eraikitzen egiten dugu lan, euskal komunitate aktiboa eta kritikoa helburu.