Estreinaldiak: Otsailak 28

Estreinaldiak: Otsailak 28 –
Estreinaldiak: Otsailak 28

Estreinaldiak: Otsailak 28

.

Boonie Bears: Abentura historiaurrean

Leon Ding zuzendari txinatarraren film honetan, Vick egurgilea eta hartzak iraganean harrapatuta geratuko dira, pizti erraldoi gosetiz inguratuta. Istorioko heroiak banandu egingo dira, eta Briar hartzak Fefei izeneko otso gazte batekin egingo du topo. Bramble eta Vick, aldiz, gizakien tribu batek bahituko ditu, eta haien liderra zeharo maiteminduko da Vickerekin. Abentura zirraragarri honetan, berriro ere elkartzen eta etxera itzultzen saiatuko dira, iraganean betirako geratu baino lehen.

Zineuskadiren ZINEMA EUSKARAZ programari esker, filma euskaraz ikusteko aukera izango da Hego Euskal Herriko areto nagusietan.

.

El doble más quince

Ana berrogeita hamar urteko emakumea da. Etxe eder batean bizi da bere familia, ustez, idilikoa osatzen duten senarra, haurrak eta txakurrarekin. Ez dago erabat gustura daraman bizitzarekin, eta egun batean, Eric izeneko mutil bat ezagutuko du errutinak jota bilatuko duen sareko bat-bateko mezularitza aplikazio batean.

Mikel Rueda bilbotarraren obra hau 2016an sortu zuen Caminan film laburraren jarraipena da; Baleukok eta ETBk ekoiztutakoa.

.

The Invisible Man

Ceciliaren mutil-lagun ohiak, hainbatetan erasotu zion gizonak, bere buruaz beste egingo du, eta protagonista utziko du bere ondasun guztien oinordeko. Cecilia gertakaria kudeatu eta aurrera egiten ahaleginduko da, baina zentzua galtzen hasiko da iruzur bat dela eta bizirik dagoela pentsatzen duenean.

.

The Gentlemen

Mickey Pearson izeneko gizon amerikarrak Londeresen sortu duen marihuana inperioari zor dizkio aberastasuna eta arrakasta. Bere helburua dena eman dion negozio hori saltzea izango da, baina jabetza lapurtzeko hainbat saiakera direla eta, ez du lan erraza izango. Konspirazioak, azpijokoa, eroskeriak eta xantaiak dira nagusi Guy Ritchiek zuzendutako ekintzazko thriller honetan.

(…)

Estreinaldi guztiak, ZINEAn.

Estreinaldiak: Otsailak 28

Euskal pantailaren gunea