Estreinaldiak: Otsailak 21

Estreinaldiak: Otsailak 21 –

Estreinaldiak: Otsailak 21

Estreinaldiak: Otsailak 21

.

The Call of the Wild

XIX. mendean kokatutako istorioa, gertakizun erreal batean oinarritutakoa. Buck izeneko txakur baten bizitza aldatu egingo da, bere jabea Alaskako ingurune exotikoetara bizitzera joaten denean. Lera-txakur hasiberria da, eta abentura ahaztezin bati esker, Buckek burujabe izaten ikasiko du.

Chris Sanders zuzendari estatubatuarraren laugarren film luzea da; Lilo & Stitch (2002) eta How to Train Your Dragon (2010) animaziozko abenturen sortzailearen proposamen berria.

.

El plan

Udarako egun bero bat, goizeko bederatziak. Langabezian dauden Paco, Ramón eta Andrade protagonistak bere etorkizun hurbila hobetzeko plan bat prestatzeko elkartu dira. Zoritxarrez, plana zapuztu egingo zaie autoa hondatuta dagoelako, eta arazoari irtenbide bat bilatzen hasiko dira. Horretan ari diren bitartean, eztabaida izango da nagusi haien artean, eta elkarri mozorroak kentzen hasiko dira.

.

21 Bridges

Beste hainbat agenteren hilketa ikertzeko ardura eman berri diote Andre Davis New Yorkeko poliziari. Gaizkileen bila ari dela, Manhattaneko zubi guztiak ixtea otuko zaio, baina sarrerak eta irteerak goizeko bostak arte bakarrik egongo dira blokeatuta. Halako batean, krimen hauen atzetik konspirazio bat dagoela ohartuko da, eta gaizkileetako batzuk bera harrapatu nahian dabiltzala deskubrituko du.

.

Queen & Slim

Bi afroamerikar atxilotu egingo dituzte, inongo arrazoirik gabe, beraien lehen zitan daudenean. Beren burua babesteko, polizia agenteetako bat hil egingo dute, eta ihes egitea besterik ez zaie geldituko.

Melina Matsoukasen lehen film luzea da, artista ezagun askoren bideoklipak eta telesail batzuetako atalak zuzendu ondoren. Oro har, kritika positiboak jaso ditu.

(…)

Estreinaldi guztiak, ZINEAn.

Estreinaldiak: Otsailak 21

Zinea.eus

Euskal pantailaren gunea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude