Ospatu gurekin Wolfram Deunaren jaia!

Ospatu gurekin Wolfram Deunaren jaia! –

Ospatu gurekin Wolfram Deunaren jaia!

Hemen da Wolfram Deunaren jaia, euskal zientzialarion zaindari apokrifoa. Aurten ere Bergaran elkartuko gara, ekitaldi fisiko, kimiko, analogiko eta antologikoa egiteko, Bergarako udalak antolatutako ZTB jardunaldien barruan. Azaroaren 9an izango da, Zabalotegi aretoan, 19:30ean.

Umorezko bakarrizketa zientifikoek osatuko dute ekitaldia. Punta-puntako zientzialari, zientziazale eta zientzia-txorroskileroak dira hizlariak: Ibon Cancio Uriarte, Irati Iciar Madinabeitia, Josu Lezameta Larrabeiti, Josu Lopez Gazpio, Idoia Torregarai Martija, Jesus Mari Txurruka Argarate, Jone Uria Albizuri eta Itziar Urizar Arenaza. Gidari-lanetan, berriz, Alaitz Ochoa de Eribe Aguirre Elhuyarreko kidea arituko da.

Gonbidatu bereziak ere izango dira: Juan Jose eta Fausto Elhuyar anaiak! Wolframa isolatuta, euskal zientzia mundu osora zabaldu zuten. Eta Bergaran lortu zuten hori; horregatik bilduko gara han, Wolfram Deuna ospatzeko. Mokadu bat hartzeko aukera eta beste ezusteko batzuk ere izango dira.

Denok gonbidatuta zaudete!

NOIZ: Azaroaren 9an, 19:30ean
NON: Zabalotegi Aretoan (Bergara)
GAINERA: Laboratorium museora bisita gidatua, 18:30ean

Ospatu gurekin Wolfram Deunaren jaia

Elhuyar 1972an jaio zen zientzia eta euskara uztartzeko asmoz. Elhuyarrek Kultur Elkarte bezala egin zituen lehen urratsak eta 2002an Fundazio bihurtu zen. Ordutik, Elhuyar Fundazioak etengabe dihardu lanean zientzia eta teknologia gizarteratzeko eta euskararen garapena bultzatzeko. Elhuyar Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da eta hainbat diru-iturriri esker dirau lanean: bazkideen ekarpenak, diru-laguntza publikoak eta Elhuyarrek ekoizten dituen produktuetatik lortutako mozkina. Elhuyarren xedea hauxe da: Euskara zientzian, teknologian eta gizartean sendotzen eta harentzako arlo berriak eraikitzen egiten dugu lan, euskal komunitate aktiboa eta kritikoa helburu.