Osborneko zezenaren hamaika mozorroak

Osborneko zezenaren hamaika mozorroak –

Maiatzaren 18tik Santa Pola (Alakant) herriko osborne zezenak Picassoren Gernika artelanaren traza hartu du.  Sam3 kale artista murtziarraren azken ekintza da. Egileak adierazi duenez, zezenketen aurkako protesta gisa margotu du Espainian ikono den Osborne zezena: “Halako adierazpen artistikoentzako oso aproposa da sinboloa”, aitortu du. Ez zaio arrazoirik falta. Hemen dituzu Espainia markaren ikurra mihise gisa erabilita egindako zenbait aldaera.

1- Gernika (Sam3) -Com. Valenciana

Sam3-k facebook orrialdean honako testua idatzi du: “Gerraren munstroa, 1937an erretratatua, Gernika du izenetako bat, baina ez bakarra. Errugabeak eta desarmatuak dauden larreak ditu bazka. Koldarren tauromakia. #Picasso-ri begirunea.”


2- Zezen independentista (Independentistak plataforma) -Tutera

Euskal Herrian zutik dirauen azken Osborne zezena, independentista esnatu zen 2011. urteko goiz batez. Independentistak plataformak bere egin zuen ekintza: ““Inoiz baino argiago ikusten dugu gaur egun independentzia dela aukerarik onena Euskal Herriarendako. Oparituko ez digutenez, begibistakoa da indarrak biltzen, sentsibilizazioa zabalduz eta aktibismoa zein mobilizazioaren bidez lortu beharko dugula”, adierazi zuten.

Osborneko zezenaren hamaika mozorroak

Zezen independentista II (Arran) -Mallorca

2012an berriz, Arran kataluniarrena izan zen ekimen artistiko-aldarrikatzailea. Son Real, Mallorcako herri inguruetan kokatzen den zezenari adarrak ebaki zizkioten Espainiar Estatuaren jazarpena salatzeko: “Borrokatu ala ez dugu etorkizunik izango”.

Osborneko zezenaren hamaika mozorroak

3- Zezena armairutik kanpo (?) -Mallorca

2011. aurtean Mallorcan bertantxe, Montuiri herri ingurumarietan, margotu zuten zezena ortzadar kolorez. Kasu honetan gizon-emakumeen sexu askatasuna aldarrikatzeko atera arazi zuten armairutik, behinola, edari markaren ikur izan zena. Ustez, zezenketen aurkako mugimenduko kideak izan ziren ekintzaren egileak.

Osborneko zezenaren hamaika mozorroak

4- Zezen argala (?) -Com. Valenciana

Sam3-k baino lehenago ere, aldatu zuten Santa Pola herri valentziarreko osborne zezena. Zehazki, argaldu egin zuten herrialde askotan bizi duten gosetea salatzeko.

Osborneko zezenaren hamaika mozorroak

5- Zezena behia (Javier Figueredo) -Casar de Cáceres

2005ean, Guardia Zibilaren goizeko patruilak osborneko behia topatu zuen, osborneko zezenak behar zuen lekuan. Casar de Cáceres delako herrian izan zen. Javier Figueredo egileak “aldarrikapen artistiko” gisa definitu zuen ekintza.

Osborneko zezenaren hamaika mozorroak

6- Osborneko zezenaren erradiografia (?) -Madrid

Osborneko zezenaren hamaika mozorroak

Artea, publizitatea ala ondarea?

Hauek guztiak Manolo Prieto artista komunistaren obraren bertsio aldarrikatzaileak baino ez dira, azken batean. 50. hamarkadan, Osborne edari markaren enkarguz diseinatu zuen Prietok zezenaren silueta ezaguna. Hastapenetan egurrezkoak ziren, baina, aurki ohartu ziren eguraldiak higatu egiten zituela eta 1961ean metalezkoez ordezkatu zituzten.

1994an Errepideen Araudi Orokorra medio, aflixak bide ertzetik kentzeko agindua eman zuen Estatuak, baina, hainbat udaletxe, erakunde eta artistek, berauek ondare gisa mantentzeko deia egin zuten. Andaluziako Juntak eta Nafarroako Foru Gobernuak, esaterako, ondare kultural gisa izendatu eta mantendu dute orain arte.

Zuk ere ondare kultural gisa ikusten duzu?

Osborneko zezenaren hamaika mozorroak