Oreka lau eskutara

Oreka lau eskutara

Aurten hamar urte bete dira Lekunberriko Berri Txarrak taldeak Gor zigiluan “Jaio.Musika.Hil” plazaratu zuenetik; eta 25 urte betetzear den diskoetxe nafarraren eskutik ezagutu dugu lanak gordetzen duen kanturik ezagunenari @ThePianistGuy lagunak egin dion bertsio harrigarria; “Oreka” pianoan eta lau eskutara.

Antza denez Mikel izeneko mutiko euskalduna ei da @ThePianistGuy, eta Eñaut izeneko laguna du ondoan “Oreka” lau eskutara jotzeko. Bakarka zein lagunduta, kantu gehiagoren pianorako konponketak ere egin ditu, atzerriko zein etxeko taldeena; besteak beste, Enkore taldearen “Muxurik muxu” eta Gatiburen “Bixotza suten” ere moldatu ditu (azken hau Mariarekin lau eskutara).

Piano jotzaile izan nahiko lukeen gaztea pozik agertu da Youtubeko kanalean, BTX beraien mezua jaso duela-eta, egindako lana goraipatzen.Oreka lau eskutara