Oraindik Franco ikus daiteke

Oraindik Franco ikus daiteke

Salabardoak sarean jasoa:

Oraindik Franco ikus daitekeHiru talde elkartu ginen “Francoren Bilobari Gutuna” antzezlana taularatzeko: Artedrama, Le Petit Théatre de Pain eta Dejabu Panpin Laborategia.

Zortzi hilabete hauetan 60 emanaldi egin ditugu zazpi probintzietan zehar; hiri haundi zein herri txikitan, 14.000 pertsonek ikusi dute antzezlana.

Orain, 2017ko martxoaren 27an Donostiako Victoria Eugenia antzokian grabatutako emanaldia sarean uzten dugu, antzezlanak bere bidea jarrai dezan, lekukoa herriari itzulita.

Eskerrik asko guzti hau posible egin duzuen danori: talde artistiko, bidelagun, babesle, konplize eta zuri, ikusle izan zaren horri.

.

Antzezlana Unai Iturriaga eta Igor Elortzarekin idatzia da, eta Ximun Fuchsek zuzendua. Antzezle lanak, Ander Lipusek, Patricia Urrutiak, Manex Fuchsek, Zoila Berastegik, Urko R. Pescadorrek, Pako Revueltasek eta Erika Olaizolak egin dituzte.

Oraindik Franco ikus daiteke

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.