Oparien azoka


Larunbata goizetan esku hutsik etorri ohi da jendea azokara. Logikak dio poltsak hutsik etorri eta poltsak beteta baina kartera hutsik itzuli behar dela azokatik. Aurreko asteburuan baina, bazen zerbait desberdina. Batzuek bazuten bisera gorria jantzita, besteek larrosa xorta eskuetan, paper mordoa besapean, edo pegatina urdina paparrean…edo dena batera.
Bertan nahasi ziren PPkoek jarritako musika, 3 tanga 2ren prezioan saltzen zuela zioen saltzailearen deiadarrak, EAJkoen kamionetatik ateratzen zen hitz jarioa, Spidermanen pijama erosteko eskatzen zuen haurra eta Bildukoen kanta… bildu gara bildu… bai motel, eta denak batera gainera. Horretako izaten dira eta plazak.

Maiatzaren 20an Oarso-Bidasoan argitaratzen den Boga astekarian argitaratua.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude