Ondokoak

Ondokoak –

Deiako Zirrikituetatik begira, Juanjo Olasagarrek kezkaz begiratzen ditu Durangoko Azokaren ondokoak euskal kulturan.

OndokoakOnartzen dut festa-apur-tzaile bat naiz. Mundu guztia pozik dagoenean, arrakala seinalatzen dut;sabaian, itogina;maitasunean, bukaera;eta utopian, errealitatea. Batzuetan ostia pare bat ematekoa izaten naiz, onartzen dut, hala nola onartzen ditudan azokaren arduradunek emandako datuak: 7,2 miloi euro mugitu dira. Ni ordu pare bat izan nin-tzen eta nire inguruan zeunden idazleak, ni baino gazteagoak eta liburua atera berriak, asko sinatu zuten;jendea, bazebilen, giro ona zegoen, eta bazirudien azoketan egiten den bezala, jendeak liburuak erosten zit

Zertara dator orduan lantua? galdetuko duzue. Ba esanen nuke Durangoren arrakastak urtean zehar gertatzen dena azalarazten duela; Durangok euskal kultura denaren eta izan zitekeenaren tarte hori seinalatzen du. Alde batetik, jendearen ugariak, diru kopuruak, ageri den ilusioa, ustezko zabalkundea;bestetik, euskal kulturak daukan erreferentzialtasun gabezia, urtean zehargo diru kopuru exkax xamarra, irakurle kopuru txikia.

Bestela uste bada ere, Euskal Literatura jarraitu, leitu eta gozatzen dugunok 1500 izango gara, eta hortik aurrera jo 5000 artera-edo hurbilduko direla noizbehinkako irakurleak. Jose Agustin Arrietak, zorrozki eta gaiztoki, genero epistolar moduan definitu zuen, atera hortik kontuak. Euskal Literaturaren arazoa, beraz, ez da stanetan daudenena, argitaratzaile zein sortzaile, baizik eta egoera diglosikoarena, adiministrazio kulturalarena, eta zergatik ez esan, euskal jendearena, euskal jendea, Mallabiako adiskide batek esan bezala, ez delako irakurtzera oso emana. Euskal jendea, orain ere, berandu ailegatu gara Mendebaldeko martxara. Berandu ailegatu gara sinbolo bilaka ziztezkeen liburuak ekoizten hasi baikara noiz eta literaturak jada ez duenean gizartea sinbolizatzeko gaitasuna. Baina, beharbada ez gabiltza horren desmartxan. Identitateak horren likido diren garai hauetan Uxue Alberdi, Berri Txarrak eta Eider Rodriguez dira gure Beyonceak, entzun bai baina arreta gehiegi paratzen ez diegun musika horiek. Ez dakit. Uste dut Durangoko Azoka euskal kulturaren sinbolo bilakatu dela. Argi daukat, ordea, sintoma ere badela. Zerena erabakitzea da kontua. Eta neurriak hartzea.

Ondokoak Ondokoak Ondokoak

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.