[Zinema Euskaraz] Oltxiak

[Zinema Euskaraz] Oltxiak –

Zineuskadiren eskutik, eta Zinema Euskaraz programaren barruan, gaurtik aurrera zinemetan ikusgai dago jada “Oltxiak”.

Erhard Dietl autore alemaniarraren haurrentzako liburuen serie homonimoan oinarrituta dago animazio-film hau. Alemania eta Belgikaren arteko koprodukzioa da, nazioartean esperientzia duten bi animatzaile ospetsuk zuzendua: Jens Møller (‘Las crónicas de Fabulandia’) eta Toby Genkel (‘Yakari, le film’; ‘Richard, la cigüeña’; ‘¡Upsss! ¿Dónde está Noé…?’). 

Filmak ikuslea mundu fantastiko batean kokatzen du. Etxe berri baten bila dabiltza Oltxiak, baina inon ez dira sentitzen ongi etorriak. Usain txarra dute, eta gizaki gehienek ez dituzte maite. Familiaren dragoia Kirasterriko zabortegian lurreratzen denean, Oltxiak etxean bezala sentitzen dira. Eta bertan geratzea erabakitzen dute.

.[Zinema Euskaraz] Oltxiak

Hurrengo zinema-aretoetan ikusi ahal izango da filma, gaurtik aurrera:

  • Antiguo Berri (Donostia)
  • Niessen Zinemak (Errenteria)
  • Gorbeia eta Florida (Gasteiz)
  • Multicines 7 (Bilbo)
  • Getxo Zinema (Getxo)
  • Zugaza (Durango)

.

.

Sektorea suspertzea helburu

‘Oltxiak’ Zinema Euskaraz programaren barruan 2021ean estreinatzen den zortzigarren film luzea da. Izan ere, ikus-entzunezkoen sektorea suspertzeko konpromisoa du Zineuskadik. Egitasmo honi esker, haur eta gazteei zuzendutako pelikulen bikoizketa bultzatzen du Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak, eta euskara sustatzen du zinemagintzan. Hortaz, Zinema Euskaraz programak zinema-aretoetan normaltasuna berreskuratzen laguntzeko xedea du, familiei zuzendutako eduki erakargarria eskainiz.

[Zinema Euskaraz] [Zinema Euskaraz] [Zinema Euskaraz] [Zinema Euskaraz] [Zinema Euskaraz]

ZINEUSKADI irabazi-asmorik gabeko elkartea da eta kide fundatzaileen artean daude Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila eta Euskadiko produktoreen bi elkarteak:IBAIA eta EPE-APV. 2014 urtetik Euskal Irrati Telebista, Festival Internacional de Cine de Donostia San Sebastian S.A. eta Fundación Filmoteca Vasca erakundeak ditu bazkide.