Nortzuk dira argazkikoak?

Flash eta Gordon Abisinian - Nortzuk dira argazkikoak? Betaurrekodunak midiku eroaren itxura dauka. Kapadunak, ostera, Benito Mussoliniren ezpalekoa ematen du. Bainan ez, ez dira ez sendagile eta ez militar, ez eta gutxiago ere. Ez eta ere idazle edo zinegile, baina biak ala biak dira guztiz ospetsuak eta eskoletako liburuetan  ageri dira, oraindik ere. Nortzuk dira? Zein lekutan daude? Zer egiten dute hor?

Orain arte, antzeko galderentzat Google bilatzailean  aurkitu dituzu erantzunak guztiak, baina gaurkoan, izenik eta hiztik ez duzunez, ezinezkoa zaizu. Ez da?

Pista batzuk emate aldera: argazkia 1929koa da, Euskal Herriko udalerri batean egina dago eta originala Pariseko Pompidou Museoaren fototekan gordeta ei dago, nahiz eta ezin izan dugun han aurkitu.

Galderak errepikatuko dizkizugu:

  • Nortzuk dira?
  • Non daude?

Asmatzen baduzu, ez zara makala: vermoutha eta azeitunak emango dizkizugu sari, bi galdera horiei erantzun eta bi gizonak dauden herriraino hurbiltzen bazara.

 

(Jolas txiki hau X. Gantzaraini eskainia doa eta M. Alberdiri esker egin ahal izan da).

Nortzuk dira argazkikoak?

 

Airetik bizi naiz. Ia.

23 pentsamendu “Nortzuk dira argazkikoak?”-ri buruz

  • Gari Garaialde 2012-01-08 08:47

    Nik kapadunari Fragaren itxura hartzen diot, baina 29koa bada argazkia, Fragak orduan gazteago behar zuen, beraz ideiarik ere ez daukat. Lekua bai, lekua argi dago, Hondarraitz da.

  • Beno, hondartza eta itxura ikusita…..Luis Luziano Bonaparte eta Anton Abadia!

  • Iñakito Garay 2012-01-08 11:03

    Urruti eta hotz, Arrikitaun. Lagunduko dizut: ezkerrekoak izena du Basilio eta eskuinekoak Paulo. Horrela erraza, ez da?

  • Pello Kirten 2012-01-08 14:57

    Ez zara oso originala Iñakito, H-zale ezagun batek galdera berbera egin zuen duela urte batzuk bere blogean eta Berria egunkarian eman zioten erantzuna.
    Informazio hau Google bilatzaileari esker aurkitu dut eta ez dut izenen edo hitzen beharrik izan. Hala ere, jokoa zapuztu nahi ez dudanez, ez dut jakinaraziko erantzuna zein den.

  • Iñakito Garay 2012-01-08 15:51

    Pello Kirten, eskertzen da zure jakintza handia eta borondate on ona! Ordainetan zeuri ere vermoutha eta olibak, nahi duzunean.

  • Iñakito Garay 2012-01-09 10:53

    Beste pista bat: betaurrekoduna errusiarra zen eta kapaduna suitzarra. Orain bai?

  • Amonamantangorri 2012-01-09 13:25

    Badaramat denbora puska bat, bururatzen zaizkidan suitzar eta errusiarren izenak wikipedian begiratzen, eta ezer ez.

  • Iñakito Garay 2012-01-09 14:05

    Ai, ai, ai, Amonamantangorri, honekin ez baduzu asmatzen, galduta gaude: artista handiak biak ala biak!

  • Tokia Hendaiako hondartza da, atzean ikusten baitira Hondarraitzeko haitzak (barkatu erredundantzia)… Kostatu zait, baina, halakoetan gertatu ohi den bezala, erantzuna behin aurkituta begibistakoa zen… Beste pista bat botatzeko atrebentzia izango dut: bien deitura hizki berberaz hasten da.

  • Iñakito Garay 2012-01-09 14:18

    Bai jauna, Jurtzixabi, bien abizenak letra beraz hasten dira, kukuak ondo dakien moduan.

  • Amonamantangorri 2012-01-09 15:30

    Badakit! Google bezalako tresnekin honek ez du bate meriturik. Ez zenuten pista bakar bat ere eman behar…

    Biak margolari abstraktuak. Errusiarra pintura abstraktuaren aitzindari izan zen, bere irudi geometriko koloretsuekin.

  • Gari Garaialde 2012-01-09 15:32

    Nik atxedunaren blogean aurkitu ditut galderak, Pellokirtenek dioen moduan, baina erantzunik ez dut aurkitu. Baten batek betaurrekoduna Saint Exupery dela dio bertan, baina berau frantsesa zen, beraz…

  • Iñakito Garay 2012-01-09 15:42

    Errekontxo, honez gero gure auzoaren katuaren bizkarrean bizi diren arkakusoek ere ezagutzen dute erantzuna. Gari, nola habil hain galduta? Saint Exupery? Gizona, bi pintore handiri buruz ari gaituk hemen. Bota ditzala lehenbailehen baten batek haien izenak!

  • Botako ditut ba: Betaurrekoduna Wassily Kandinski. Bere kuadroak beti iruditu zaizkit guztiz harrigarriak, baina orain arte artistaren arpegia inoiz ikusi gabe nengoen. Bestea suposatzen dut Paul Klee dela, ez dakit askorik berataz.

  • Gari Garaialde 2012-01-09 18:33

    Bale, nik erantzuna idatzi dudanean Mantangorriren pinturari buruzko komentarioa irakurri gabe nuen. Betaurrekoduna lokalizatua, beste falta zait.

  • Gari Garaialde 2012-01-09 18:35

    Listo.

  • Iñakito Garay 2012-01-09 20:09

    Rokklagid, Bingo! Orain zeu nor zaren ikertu behar dugu, Jurtzixabirekin batera, aperitifa elkarrekin hartzeko. Hortxe, argazkia aterata dagoen lekuan bertan.

  • Bueno… eta zer egiten zuten ba Hendaian? Iparragirrek ikusitako Espainia pintatu?

  • Bartzelonara bidean zihoazen edo bestela Bartzelonatik bueltan, oraintxe ez dut gogoan. Getarin hartu zuten ostatu. Baina argazkiak badu beste galdera bat: nork atera zuen argazkia?, nor zen hirugarrena?

  • Uste dut oraindik gordeta daukadala bidaia horretan Getarin egindako argazki bat. Han ere Klee eta Kandinski ageri dira, mahai baten gaineko botilaren ondora jesarriak; baina hirugarrenaren arrastorik ez. Beti pentsatu izan dut emakumezkoa zela argazkien egilea (ez galdetu zergatik). Ea foto hori aurkitzen dudan eta bihar bidaltzen ahal dizuedan. Gantzaraini pasatu nion bere garaian, eta Berria-ko artikulua ilustratzeko huraxe baliatu zuen.

  • Paul-en emazte Lily Klee litzateke argazkiaren egilea hemengo honen arabera:
    http://nickbontorno.blogspot.com/2010/05/kindinsky-and-klee-good-times-on-beach.html

  • Ramuntxo Oiarbide 2018-04-11 20:51

    Kandinsky eta Klee izango dira, bainan, ez daude Ondarraitzen Hondarribiako hondartzan baizik. Espigoi hori Hendaiakoa da. Gurea oraindik egin gabe dago.