Norberto Lobo

Inperfekzioa ederra da. Ezinetik datozkigu ahalik handienak. Hortik sortzen ditugu bideak, geureak eta soilik geureak direnak, bereizten eta berezi egiten gaituztenak. Ez nuen Norberto Lobo ezagutzen, goizean erredakzioan agenda egiten jarri eta Musikazuzenean.com-era hitzorduren baten bila sartu arte. Bideo pare bat ikustea aski izan zen, lagunari deitu eta gauerako plana egiteko. Ez ginen damutuko.

Azkoitiko Matadeixen orduerdi berandu sartu arren oraindik goiz ginen kontzerturako. Hala izan ohi da. 40 bat pertsona ginen barraren ertzean, parean genuen eszenatokia, haren gainean jesaulkia eta mikrofono soil bat.

Sarrerak balio zituen hiru euro eskatzen etorri zitzaigun emakume bat, garagardoa eskatzeko denbora emanaz. Eta lehenengoak izan ginen, botila eskuan, Loboren zain jesarri ginenak.

(…)

Ixilik sartu zen, buruarekin keinu bat egin eta lehen abestiarekin hasi zen goxo.

Trasteoak eder. Zaratak perkusio. Bera eta gitarra soilik.


Norberto Lobo
 

Ekaitza bainuontzi batean