Nor naizen? Asmatu! Euskal Pizkundea

75 urte dira Aitzol fusilatu zutenetik. Bera, Joxe Ariztimuño izan zen ziurrenera euskal letren urrezko garai haren ordezkari nagusia, baina berak bezela, beste askok ere lan ugari egin zuten euskara eta euskal kulturaren alde.

Hori guztia omentzea da Euskal Pizkundea izango den urte honen helburua. Auzolanean ekitaldi ugari antolatuko dira han eta hemen. Tolosakoa hasiera besterik ez zen izan. Baina fundamentuzko hasiera. Kolore eta toki ezberdinetako elkarte eta erakunde ugari bildu ziren Udaletxeko aretoan eta aldarri hau izenpetu zuten.

Angel Lertxundik irakurri zituen aldarriaren ingurukoak. Eta Ramon Labaienen hitzek berriz gure historiaren une haietara eraman gintuzten.

Egungo hitzak iraganari buruz hitzegiteko, eta iraganeko irudiak gaur egun haiek eginikoa noraino den garrantzitsu ikusteko.

Aitzol, Euskal Pizkundea, aurten han eta hemen ibiliko diren hitzak euskal letren garai haren eragina gal ez dadin.

Aitzol garaiko bertsolariekin

Irudia | Aitzol garaiko bertsolariekin | ezezaguna | LGPL