Kritika Zinematografikoa: “Nope”

Kritika Zinematografikoa: “Nope” –

Kritika Zinematografikoa: "Nope"

.

Zuzendaria: Jordan Peele
Urtea: 2022
Herrialdea: AEB

-‘Nope’ : The Western Files-

Kritika Zinematografikoa: "Nope"

Genero batek zinearen historia zeharkatzen badu, hori western-a da ezbairik gabe. Estatu Batuetan ia zinea berarekin batera abiatu zen herrialde-mitifikatzeko xedez piztutako pelikula moldea: kolonoen abenturak, indioen aurkako borrokan mendebaldearen konkista edo ferrokarrila hedatzearen odisea. Zinea eta western-aren kodeak, trenbidearen bi burdinak bezala, paraleloan garatu ziren Amerikan sortu ziren istorio haietan. Edonola, 60ko hamarkadatik aurrera generoa etengabeko krisian sartu zela esan genezake, nolabait iragan epiko horren zeinuak garai berriekin bateragarri ez balira bezala. Bilakaera desberdinak bizi ondoren, ezinegon berriak iritsi ziren, heroiaren edo biolentziaren inguruko hausnarketa berriak txertatuz. Revionist western edo ilunabarreko western-ak ugaritu egin ziren hala, eta egunotan etengabe berrikusten den indefiniziozko generoa dela esan daiteke. Non ezarriko genuke, beraz, Nope pelikula, Jordan Peele-ren azken lana? Bada, grafikoki esan genezake western-aren kodeak erre eta errautsak erabilita film berritzailea sortzen ahalegindu dela, naturaz gaindiko terrorearen generoaren hibridazio bortitza sortuz.

Jordan Peele zuzendariaren hirugarren pelikula baino ez da, baina erraztasunez sumatuko  ditugu bere filmen komuneko interes fokoak eta osagai estilistiko berdintsuak: terrorearen muga berrien esplorazioa, umorearen eta absurdoaren potentziala baliatuta, eta AEBetan pertsona beltzek bizi duten egoeraren inguruko istorioak sortuz. Aurretik Let me out eta We-n gertatu bezala, diskurtso fresko eta aurrekari gabea eraikitzeko esfortzua sumatzen da Nope-en ere. Kasu honetan bi anai-arrebaren inguruko erlazioaren bitartez. Zine espezialisten sendi bateko azken ordezkariak dira, zaldiak entrenatzen dituzte ikuskizun eta pelikuletan ager daitezen. Haien aita egoera arraroan zendu ondoren, kinka ekonomiko larrian egongo dira, familia-arrantxoa aurrera ateratzeko. Egoera honekin batera arrazionalki azaltzeko zailak diren gertaerak suertatuko dira, eta hala, dirua lortzeko xedez inoiz ikusi ez diren irudien filmaketa lortu nahiko dute (zeharka bada ere, zineari buruzko zinearen zapore zinefiloa borborka dago).

Edonola ere, aipaturiko sinopsi honetan bertan sentsazioa da bi pelikula desberdinen inguruan ari garela, elkarren artean aldenduak dauden egoerak direla ematen baitu. Baina nolabait Jordan Peele-k diskurtso homogeneo eta bateratua eratzea lortzen du, horretarako tresna eraginkorrak baliatuz: western-aren irudi grafikoena, hareaz osatutako lautada horiek, plater hegalarien itzalekin zipriztinduz; pertsonaien begiradarekin batera kameraren angulazioa gora bideratuz, kontrapikatu erreferenteak erabilita; edo aktore zuzendaritzaren bitartez. Adibidez, Daniel Kaluuyaren lakonikotasuna bateragarria da zaldi gainean dabilen cowboy batekin edo plater hegalariekin obsesionatze bidean den gaztearekin.

(…)

Kritika osorik irakurtzeko, sartu ZINEA atarian!

Kritika Zinematografikoa: "Nope"

Kritika Zinematografikoa: “Nope”

Euskal pantailaren gunea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude