Nola bihurtu Euskalduna jauregia Kafe Antzoki?

MTIzNw==

Aretoak bete-beteta jaso zuen Bilbon Elliot Murphy. Txalo ugari eta ixiltasuna artista estatu batuarraren lehen kantua aditzeko. Horrelako kasuetan ohi den bezala, asko errespetatzen dira txalo eta txalo arteko ixiltasunak; batek esango lukeen  bezala: “Ez da Kafe Antzokia!”

Bikote eta banda formatutan jo ohi du Murphyk eta, atzo gauean, bikoteaz gozatzea tokatzen zen. Olivier Durand kitar-jole bikainak laguntzen zion atmosfera sortzen, hutsuneak betetzen. Hau ez da batere erraza bi gitarra akustiko eta ahotsa soilik dituzunean jendaurrean luzitzeko. Elliot eta Olivierrek oso ondo prestatua zuten ordea, nola ez; Olivierren kitarra akustikoak distortsio eta efektu ezberdinak erabiltzen zituen, gure belarrientzat gozagarri, bazirudien banda oso bat zegoela teloiaren atzean jotzen. Murphyk urteak igaro arren ez du indarrik galdu, eszenatokian 20 urteko gaztea dirudi, kanta bakoitzean kitarra desafinatuaz.

Komunikazioa izan ohi da ardatza jendea irabazi nahi bada. Eta idazle eta kazetari ere baden Elliot Murphyk ederki daki komunikatzen: “NYen bizi den amari, Josephin-i dedikatuko diot hurrengo kantua”, ixiltasuna, “Nire amak deitu zidan lehengoan eta galdetu zidan: “, irriak, “Bilbaon ama”, irriak, “Ño! Bilbaok benetako rock&roll hiria izan behar du gero! Beti han zaude eta!”, irriak eta txalo zaparrada. Dagoeneko publikoa poltsikoan izan arren, gero Athletic-i dedikatu zion kantu bat, eta kable bat gaizki funtzionatzen hasi zenean zera esan zuen: “oh kaka, kable honek Real Madrilekoa behar du izan!”

Esan bezala badaki komunikatzen. Kantu indartsuenetan argiak pizteko agindu eta jendearen parte hartzea eskatzen zuen zutitzeko esanaz. Kontzertua zutik eta dantzan amaitu genuen Euskaldunako areto txikian, hau ez da ohikoa izaten Musiketan zikloaren barnean.

Atzo erakutsi zigun Elliot Murphyk, nola bihurtu Euskalduna Kafe Antzokian.

Irudia | Elliot Murphy kontzertu batean | Dena Flows | Creative Commons By SA

Ekaitza bainuontzi batean