Nobel sari batek irakasten duena

MzQ0Nw==Richard Ernstek, Kimikako Nobel saria jaso zuen 1991-n Erresonantzia Magnetiko Nuklearraren (EMN) garapen alorrean egindako ekarpenengatik. Eta ibilbide luzea egin du, ikerkuntza munduan erretiroa hartu duen arte.

Baina atzoko hitzaldian, ikerkuntzaren azalpena bezain interesgarria, bere ibilbidearena izan zen, zientziari eskainitakoaz at, artean eta beste esparrutan izandako esperientziak erakutsi zizkigun eta. Zientzialariak jakintza-alor anitzetan jardutearen garrantzia, are hobeto, nahitaezkotasuna azpimarratu nahi izan zuen, eta horretarako adibide adierazgarriak aurkeztu zituen.

Oso interesgarria izan zen, generalista edo espezialista izatearen arteko hausnarketa partikularrean. Oso interesgarria -eta gogoetara eraman beharko lukeena- Boloniako proiektuaren ildotik espezializazioaren eta profesionalizazioaren bidetik abiatu den Unibertsitatearentzat.

Bideoa ikusteko klikatu hemen

Irudia | Richard Ernst hitzaldia ematen | arasanse | Creative Commons By SA

ITSASGORAN - Irakaslea ofizioz, Idazlea afizioz