Nire baitan daude biak

Nire baitan daude biak

Negu Gorriak taldeak makina bat abesti utzi dizkigu. Oraindik ere noizbehinka taberna eta txoznetan entzun ditzakegu duela hogei urte idatzitako kantak; denboran iraun badute, zerbaitengatik izango da. Beharbada sekulako pisua daukatelako; zeren eta, gorak beherak egon arren, gure panorama musikala oparoa da, berrikuntzak dakartza. Gitarra+tronpeta nahasketa asko errepikatzen da, ados, baina hainbeste zabaltzen ez den musika talde askoren lana ere goraipatzekoa da. Hala ere, gaurkoak ez du atzokoa ezabatu, eta hori ona da, belaunaldi berriek jarraian aipatu behar dudan bezalako kantak jaso baditzakete.

“Nire baitan daude biak”. Jendarte justuago baten bila diharduen edozeinengan azaleratzen dira kontraesanak; esanik ez badago, kontrarik ere nekez egon daitekeelako. Abesti honek bikain biltzen ditu tirabira horiek. Esaterako, eta martxoaren 8a iragan berri dugula probestuz, jendarte justuago baten alde borroka egiten duten gizonena euren pribilegioei muzin egin gabe. Horren bueltan eztabaida asko ikusi ditut sarean, berdintasunaren izenean tokirik uzten ez dakitenen gizonen jarduna kritikatuz.

Kontua da sarean itzulipurdika nenbilela, abesti hau ilustratzen duen irudi ederra topatu dudala, Rocio Montoyaren Flickr kontuan. Barneratuta dudan kanta bati irudia jarri dio.

                                                               Nire baitan daude, biak,
6023624eb5389bfe717d5a07c94da004tiranoa eta askatzailea
pairatzailea eta umilatzailea
hurrupatzailea eta esplotatua.
Borroka nire baitan hasten da,
aska ditzagun geure buruak
nire baitan daude, biak,
zapaltzailea eta zapaldua…
Arrazista eta lagunkidea
iraultzailea eta burgesa
borroka nire baitan hasten da,
aska ditzagun geure buruak
Imajina al dezakezu mundu justu bat
bidezko gizakirik gabe?
Gizarte libre bat esklabuz beterik?

Borroka nire baitan hasten da,
                                                              aska ditzagun geure buruak

Nire baitan daude biak

negu gorriak, Nire baitan daude biak, ordoki, zuhaitz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude