NI NAIZ NAIZENA erakusketa Donostiako Tabakaleran

NI NAIZ NAIZENA websailaren argazki erakusketa Donostiako Tabakaleran – 

Websailaren grabaketetan ateratako argazkiak ekainaren 28tik aurrera izango dira ikusgai Tabakalerako 2deo aretoan

Ni Naiz Naizena [websail dokumentala 1&2]Ni Naiz Naizena 10 trans pertsonaren esperientziei buruzko websail dokumentala da. NI NAIZ NAIZENA: EDER ITURRALDETokiko nahiz nazioarteko pertsonen testigantzak jasotzean errealitate anitzak irudikatzen dira. Izaskun Arandiak zuzendutako eta Izar Filmsek, Gehitu eta Mugen Gainetik elkarteen laguntzarekin ekoiztutako websaila, 10 minutuko 10 atalez osatuta dago eta proiekturako bereziki sortu duten webgunean ikusi daitezke: trans.eus

ni-naiz-naizena-websailaren-argazki-erakusketa-donostiako-tabakaleranErakusketa hau Eduardo Gaviña (Yogurinha Borova) eta Nere Falagan argazkilariek websailaren grabaketetan protagonistei ateratako argazkiekin egin dute. Websailan parte hartzen duten pertsonen biografiak ere ikusgai izango dira. Ataletako hamar protagonistak Aitzole Araneta, Victor Viruta, Alice Diez, Graham Bell Tornado, Fergie Barahona, Eder Iturralde, Víctor Alvarado, Kimberly Zambrano, Mary Reno eta Josebe Iturrioz dira. 2deo aretoko sarreran dagoen videowall-ean websailaren atalak ikusteko aukera egongo da.

Ni Naiz Naizena proiektuak 2deo Tabakalerako ikus-entzunezko laborategiaren diru-laguntza jaso zuen 2018an eta honi esker garatu ahal izan zuten websaila. tabakalera.eus/euskarako-ikus-entzunezko-laborategia.

Erakusketa 2deo aretoko sarreran ikusi ahal izango da hilabetez ekainaren 28tik aurrera eta irekita izango da 9.00–20.00 bitartean.

  • IZASKUN ARANDIA – Zuzendaria eta Ekoizlea

Publizitatean lizentziatua (EHU) eta Gidoigintzan masterduna (Bournemouth University, Screen Academy), Izaskunek 15 urtez gorako esperientzia du telebista eta zine produkzioan. Gidoigintzan eta ekoizpenean espezializatu da. Ingalaterran ikus-entzunezko enpresa ugarientzako lan egin ondoren (Discovery Channel, TwoFour, BAFTA, etab.), 2011an IZAR Films sortu zuen eta Donostiako Zinemaldian estreinatu zen “Agur esatea” (To say goodbye) bere lehenengo film luzea. Euskal Herrira 2013an itzuli zenetik gidoilari bezala lan egin du, film luzeak, film laburrak eta dokumentalak ekoiztu ditu. Nabarmentzekoak Maider Oleagaren “Muga Deitzen da Pausoa” (2018), Lander Garroren “2 Urte 4 Hilabete eta egun 1” (2020) eta Amaia Merino eta Miguel Angel Llamas-en “Non Dago Mikel?” (2021). “Ni Naiz Naizena” websail dokumental proiektuaz gainera, gaur egun berak zuzendutako “My Way Out” (2022) dokumental luzearen muntai lanean murgilduta dago eta Mondragon Unibertsitatean irakasle bisitari da.

www.izarfilms.com

  • EDUARDO GAVIÑA YOGURINHA BOROVA – Argazkilaria

Eduardo Gaviña Marañón Laudion jaio zen 1969ko ekainaren 30an. Bere erreferente artistiko, politiko, sozial eta emozional gehienak emakumeak izan dira, oso garrantzitsuak bere garapen pertsonal eta profesionalean. Txikitatik nabarmendu zen gai artistikoetan eta aurrerago arte eszeniko eta argazkigintzan espezializatu zen. Ikasketak amaitu eta segituan Bilbora joan zen eta bertan ezagutu zituen gaueko mundua eta trabestismoa eta bere izen artistikoa jaso zuen, Yogurinha Borova. Baina agian bere talentu handiena eta ezkutuena bere argazkigintza da. Eduk sari garrantzitsu ugari jaso du besteak beste “Imagínate Euskadi”, INJUVE, Espainiako Arte Joven saria eta udal desberdinek antolatutako hainbat eta hainbat sari jaso ditu. Bakarreko eta taldeko erakusketetan ere parte hartu du.

www.eduardoeduardo.com

  • NERE FALAGAN – Argazkilaria

Kameralari eta argazki zuzendari bizkaitarrak eskarmentu handia du dokumentalen generoan eta honako zinegileekin jardun du proiektu desberdinen argazki zuzendaritzan: Al Borde Films, David Ontoria, IZAR Films, Ane Guria eta Maru Solores. Ni Naiz Naizena websailan argazki zuzendari bezala aritu da Amara Mosteirorekin batera eta berea da erakusketan ikusgai diren argazki batzuen egiletza.

vimeo.com/userX

  • GEHITU – Lankidetza

Euskal Herriko Lesbiana, Gay, Transexual eta Bisexualen Elkartea ehunka bazkidez osaturik dago. Guztiok helburu bakarrak elkartzen gaitu: gay, lesbiana, bisexual eta transek dituzten eskubideak oso-osorik ontzat hartuak izatea, gure sexuafektibitatea garatu ahal izateko beharrezkoa baitzaigu merezi ditugun duintasunaz eta berdintasunaz gozatzea, hala nola orientazio sexualean edota nortasun transexualean oinarrituriko gizarte eta lege bazterketa orori amaiera ematea. Irabazi-asmorik gabeko elkartea da, burujabea, anitza eta demokratikoa. Legez erregistraturik dago eta bai erakunde publikoekin bat beste GKE batzuekin elkarlanean ari da, goian aipaturiko helburuak lortzea xede duten programak eta jarduerak bultzatzeko. Elkarteak bi finantziazio-iturri ditu: bazkideon kuotak eta diru-laguntza publikoak.

gehitu.org

  • MUGEN GAINETIK – Lankidetza

MUGEN GAINETIK elkarteak txirotutako herrialdeekin elkarlanean dihardu, eta tokiko gizartea eraldatzea ere lortu nahi du. Agerian utzi nahi du herri asko egoera bidegabean daudela, garapen-eredu ankerraren ondorioz. Eredu horrek, besteak beste, herrialde eta talde gutxi batzuei ematen die nagusitasun ekonomikoa, politikoa eta kulturala; baliabideak agortzen ditu; desberdintasunak areagotzen ditu herrialde guztietan; herriak (eta, bereziki, emakumeak) txirotzen ditu; eta ez ditu pertsonak jartzen garapenaren muinean. Ez ditugu nahi gizarte-bazterkeria, degradazio ekologikoa, militarismoa, arrazismoa ezta matxismoa ere, funtsean gauza bera baitute jomuga; alegia, ondasunak miretsi eta pertsonak gutxietsi.

mugengainetik.org

Ekainaren 28tik aurrera, hilabetez

ordutegia  9.00–20.00

NI NAIZ NAIZENA websailaren argazki erakusketa Donostiako Tabakaleran

ni naiz naizenatrans.eusNiNaizNaizena [websail dokumentala 1&2] Aitzole Araneta eta Victor Viruta

NiNaizNaizena [websail dokumentala 3&4] Alice Díez eta Graham Bell Tornado 

NiNaizNaizena [websail dokumentala 5&6] Fergie Barahona eta Eder Iturralde

NiNaizNaizena [websail dokumentala 7&8] Víctor Alvarado eta Kimberly Zambrano

NiNaizNaizena [websail dokumentala 9&10] Mary Reno eta Josebe Iturrioz

 

 

Seriefiloa naiz.