Neguko VIII. bertsopaper lehiaketa – Sarituak

Alaia Martin oiartzuarrak irabazi du Neguko Bertsopaper lehiaketaren VIII. edizioa helduen mailan. “Nota bat” izeneko lanari esker, dirusaria eta oroigarria jasoko ditu.

Gaztetxoen mailan berriz, saria bitan banatzea erabaki dute epaimahaikideek. Horrela, Amaia Iturriotz urretxuarrak (“Larunbaten lausoa” lanari esker) eta Eneritz Eizmendi errezildarrak (“Bizi nahi eta hil ezin” lanari esker) jasoko dute dagokien saria. Goierritarren artean, Gemma Urteagaren┬á lana aukeratu dute, gaztetxoen mailakoa (“Betiko zirudiena desagerturik”).

Sari-banaketa datorren ostiralean, martxoaren 12an, izango da Usurbe Antzokian, gaueko 22:30ean egingo den bertso-saioaren barruan. Bertan. Be├▒at Gaztelumendi, Jokin Sorozabal, Jexux Mari Irazu, Arkaitz Estiballes, Ainhoa Mujika eta Endika Igartzabal ariko dira kantuan. Sarrera: 6 euro.

Neguko VIII. bertsopaper lehiaketa - Sarituak

Irudia | Alaia Martin | ZZ | Creative Commons By SA
bertsoak, bertsopaperak, lehiaketa, sariketa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude