Naizen elkarteak abesti bat atera du

Naizen elkarteak abesti  bat atera du –

Naizen elkarteak abesti eta bideoklip berri bat plazaratu du. Naizen Adingabe Transexualen familien elkartea da eta web gunean adierazten duten bezala, “familiaz osatutako familia bat gara. Elkar babesteko eta zaintzeko sarea. Aurreiritzi eta ezjakintasunaren aurrean, ezagutza, ulermena, onarpena eta maitasuna zabaldu nahi ditugu”.

Hari honetatik tiraka, hau aldarrikatzeko abesti bat atera dute. Naizena naiz traolarekin batera, umeen esperientziak kontatu eta abesti modura ekarri dute, izateko askatasuna aldarrikatzeko. Abestia Kai Etxaniz konposatzailearena da, eta gaztelaniazko zatia ere berak abesten du. Euskaraz hitzak Ekaitz Goikoetxea bertsolariaren eskutik sortu dira eta Josune Arakistainek abesten ditu.

abesti bat atera du

Erregistratu gabeko erabiltzaileak dira esteka edo sarrera hauen egileak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude