Nafarroako gerra zikinak

Bideolan honetan, Ibon Hernandok eta Mikel Peñak ederki azaldu dute Nafarroako gerra zikinak zein izan diren. Nafarroak Mendebaldeko eskualdeak (Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba, besteak beste) galdu zituenetik akulturalizazio prozesua gertatu da gure herrialde euskaldunetan mendez mende. 1512-2012 urtemuga aprobetxatuz, ongarria izan bedi bideoa Mendebaldeko Nafarroan bizi direnentzat, kontura daitezen Nafarroako Erresumaren parte izan zirela harik eta Gaztelak edota Fernando errege Gezurtiak (Farsarioak) konkistatu arte edo traizioz gaztelarren eskuetara pasatu arte (Bizkaiaren parte baten kasua). Etsaiak musika taldearen doinuak dioen bezala, “ez dugu ahaztuko” 1512an gertatutakoa.

Bideolana Nafarroako gerra zikinei buruz

Irudia | Bideolana Nafarroako gerra zikinei buruz | Hernando eta Peña | LGPL

Berriemaile eta irakasle-ikaslea. Laikoa, aurrerakoia, nafarra... Osasuna dut futbol talde nahiena.