Musikazuzenean Durangoko Azokan, auto-ekoizpenez blai

Musikazuzenean Durangoko Azokan, auto-ekoizpenez blai –

MusikaZuzenean komunitateak 50 argitalpen inguru eramango ditu Durangoko Liburu eta Disko azokara, guztiak 2019an auto-ekoizpenean emanak.

Musikazuzenean Durangoko Azokan, auto-ekoizpenez blaiAzken urte hauetan gora egin du auto-ekoizpenak gurean. Musika eszena erabat aldatu da azken hamarkada honetan, eta diskoak argitaratzeko unean ere izan da eraldaketa. Disko etxeek gero eta lan gutxiago kaleratzen dituzten honetan, auto-ekoizpenak gora egin du. Musikazuzenean stand-ak 45 erreferentzia bilduko dituen arren, gehiago dira argitaratze eredu honetan sakontzen duten taldeak. Sona handiko talde ezagunetatik hasita (Esne Beltza, Benito Lertxundi, Berri Txarrak…), urteak daramatzaten musika taldeetara (Egurra ta Kitto, Eraso!) musika talde berrietara (Drumkopters, Indidxabak…).

MusikaZuzenean stand-era bueltatuz, gure musika eszenaren erakusleiho handienetako bat izango da Azokan, gaur egun gurean egiten den musikaren adierazpenik argienetakoa. Hartara, beste urte batez, auto-ekoizpenek tokia bermatua izango dute Durangon.



MUSIKAZUZENEAN STAND 2019 – TALDE ZERRENDA

….

1. Antton Larrandaburu & Bitxiloreak – Ibilbide Terapeutikoak

2. Azken Sustraiak – Utopian gara aske

3. Apalatxe – Egarriz

4. A Tuti Plain – A Tuti Plain

5. Bihozkada – Zure Aurrean

6. Big Bob Railroad – Session II

7. Brigade Loco –  Ekintzek dute Hitza  – LP 2019

8. Diabolo Kiwi – Kokinkeriak Fini

9. Deiedra – Arantzaz beteriko bidea

10. Deus Ez – Sherpa

11.  Don Inorrez – Dardara Hura

12.  Dukkha – Jainko Berriak (des)Eraikiz

13.  Ezpalak – Ezpalak

14.  Etxekalte – Gure Hizkeran

15.  Estitxu – Haize Gorri Batek

16.  Ezbaian – Ezbaian

17.  Fly Shit / Managaitz – Gaztaroko erokeri bat baino gehiago

18.  Floxbin – Hil arte bizi

19.  Garoa – Marea Morea

20.  Gorpuzkingz – Hondarribiagra

21.  Gatz – Zertan Sinetsi

22.  GAZ Limbo – Buruaz Beste

23.  Hiri Galduak – Ertzak

24.  Hil Norbait – Euskal Metal fantasia

25.  Habi – Loratu

26. Hartz – Gaueko

27.  Iont – II

28.  Iramo – Gasteiz Oi!

29.   Kurkuma – Kurkuma

30.  Kaskezur – Ihesi doaz Animaliak

31.  Kaleko Urdangak – Nortasuna  1984 – 2018

32.  Lumi – Itzal zikinak

33.  LEOK´K – Alferrik Baita

34.  Murgi – Sargia

35.  Mocker’s – Oreka Ahula

36.  Mikel Iraeta – Isha

37.   Nebrashka – Lawak

38.  Orbel – Hegan

39.  Occhi Di Farfalla – Destino Epikoak

40.  Olor – Zerua Urez

41.  Optika – Babes Azalak

42.  Physis vs Nomos – Arraro Nioenean

43.  Pelax – A  B

44.  Pelax – D E

45.  Saia Goait – Saia Goait

46.  Serge – Enarak itzuli dira

47.  Txorroskilo – Doktrina Neuro-Terrorista

48.  Txapito Guzman eta Ibarrako Langostinuek – Animos de Vivir

49.  Trigger – Esku bi hamar hatz

50.  Unama – Iduzki Xuria

51.   ZaKill – Itzalak

Musikazuzenean Durangoko Azokan, auto-ekoizpenez blai