Musikaren (egile) eskubideak: lehendabizi ileapaindegiak, orain kartzelak

09Herrialde Katalanetatik etorri da eztabaida. SGAEk, irratia jartzeagatik, kanon bat ordainarazi nahi zion ileapaindegi bati. Kanon horren arabera, 50 m2tik beherakoek 6 euro ordaindu beharko lituzkete eta 100 m2tik beherakoek 12 (ilea moztera doazenentzat irratia jartzeagatik!). Hori horrela, ileapaintzaileek kanpaina abiarazi dute, haietara joaten zarenean musika etxetik eraman dezazun.

Kanpainak oihartzun handia izan du hedabideetan.

Ingalaterrako adibidea

The Guardian egunkarian irakur daitekeenez ordea, fenomeno hau ez da SGAEren jazarpenera mugatu. Notiziak dioenez, Ingalaterrako kartzeletan, datorren astelehenetik aurrera ezingo da area komunetan musikarik entzun. Beraz, sukalde, tailer edota patioetan ezingo da irratirik entzun, Justizia Ministerioak egile eskubideen gastuak ordaindu ezingo lituzkeelako.

Paradoxikoa da ordea: presoak ez du inolako arazorik, metro gutxi batzuetara, bere zeldan, bere kabuz, irratian musikarik entzuteko.

Eztabaidaren jarraipena

Egile eskubideen gaineko eztabaida ez da horretara mugatzen ordea. SGAE beraren izaera ezbaian dago orain.

Musikaren eskubideak: ileapaindegiak eta kartzelak

Irudia | Musikaren eskubideak: ileapaindegiak eta kartzelak | Ezezaguna | LGPL

Zer duzu buruan “Musikaren (egile) eskubideak: lehendabizi ileapaindegiak, orain kartzelak”-ri buruz