Musika, zinema, komikia, moda, argazkilaritza eta artea Kutxa Kultur Zirkuituaren ardatzak

Hona hemen, xehe-xehe ekimena arloz arlo:

Musika

Hamar talde aukeratuko dituzte, gutxienez, eta kontzertuak emango dituzte Elgetako Espaloia Kafe Antzokian, Lasarte-Oriako Jalgi Kafe Antzokian, Zarauzko Gaztelekuan, Bergarako Tartufon eta Iruneko Cafe Irunen maiatza bitartean. Ondoren, udaran, Kuxak babestutako jaialdietan joko dute – Olatutalka jaialdian, Mundumiran, Hondarribia Blues, Jazzaldia…-. Azkenik, Facebook bidez boto gehien jasoko dituzten bi taldeek puntako talde banarekin joko dute Belodromoan eta Kursaalen.

Zinema

LehiaketaIaz bezala, film labur lehiaketa express egingo dute. Parte hartzaileek maiatzaren 21ean eta 22an film laburra egin beharko dute. Sariak 1.000, 600 eta 300 euro izango dira hiru film onenen egileentzat.

Komiki lehiaketa

Kutxa Kultur Comicek marrazkilari hasiberriak ezagutarazi nahi ditu. Hil honetan bertan irekiko da izena emateko epea eta uztailaren erdialdera arte aurkez daitezke lanak. Sariak: 900, 400 eta 200 euro.

Kultur Moda

Joan den urtean bezala, diseinatzaile gaztek euren sorkuntzak erakutsi ahal izango dituzte Donostian, urrian. Uztailaren 30a arte eman daiteke izena.

Camera Stylo

Argazkilaritza lehiaketa ere egingo dute, baina berezia izango da, argazkiek istorio bat kontatu behar baitute. Ekainera arte aurkeztu ahal izango dira lanak. Sariak: 900, 400 eta 200 euro.

Artea

Joan den urtean erakutsitako eta landutako lanak erakutsiko dituzte Artelekun.

Musika, zinema, komikia, moda, argazkilaritza eta artea Kutxa Kultur Zirkuituaren ardatzak

Irudia | Kutxa Kultur Zirkuituaren kartela | Kutxa | Creative Commons By SA

Euskal Herri osora hedatzen den euskara hutsezko gazte hilabetekaria da Gaztezulo. 2000 urtean hasi zuen bidea aldizkari gisa, baina egun askotariko euskarriak dituen proiektu komunikatibo osoa da. Gazteen topalekua.