Musika Parkean Donostiatik Zarautzera, bihar 17:00etan Mollarriko kargaderoan

Xabier De La Maza La Salserako kidea eta Gari Berasaluze Zarauzko Kultura zinegotzia
Xabier De La Maza La Salserako kidea eta Gari Berasaluze Zarauzko Kultura zinegotzia

Donostiako parkeak musikaz eta jendez betetzeko asmoz sortutako Musika Parkean ekimenak, lehen aldiz, Gipuzkoako hiriburuko mugak gaindituko ditu. Ostiralean 17:00etatik 21:00etara Mollarriko kargaderoa musikaz gozatu eta piknik eder bat egiteko plaza bihurtuko baitute La Salserak eta Zarauzko Udalak elkarlanean.


“Erabilpenik ez duten espazioak edukiz betetzea, kulturaz betetzea ardatz izan da legegintzaldi honetan”, dio Gari Berasaluze Kultura zinegotziak, “Eta Mollarri bezalako gune bat bizi bizirik eta kulturarentzat plaza gisa ikustea oso interesgarria iruditzen zaigu”. Berasaluzeren aburuz sobera ezaguna da La Salserakoek Donostian antolatu izan dutene ekimenaren arrakasta: “Zarautzen ere ez dugu ederra izango denaren zalantzarik”.

Musika: Lou Topet + Madera Core + Las Marines

Musika Parkean arratsa pasatzeko ekimen bat da. Ilunabarra bitartean, lagunekin, neska edo mutilarekin, zein, familiarekin piknik dotore bat egiteko parada. Baina ekimenaren izenak salatzen duen eran, guztia musika onarekin lagunduta. Hona hemen kontzertuen ordutegia.

17:00-18:00 LOU TOPET
18:00-19:30 MADERA CORE
19:30-21:00 LAS MARINES

Taldeen inguruko informazioa MusikaParkean.com helbidean.

Captura de pantalla 2013-08-28 a las 17.56.36

Kapela eta Otarren Nazioarteko Lehiaketa

Piknika egiteko jan-edanez gain, kapela eta otarra eramatea eskatu dute antolatzaileek, izan ere, Arrivati izozkitegiak aurkezten diren lehen kapeladun eta otardunei (biak eramatea ezinbestekoa da) izozki bat oparituko die.
Gainera Musika Parkean ekimenetan ohikoa den gisan, Kapela eta Otarren Nazioarteko Lehiaketa egingo da sari ikaragarriekin.

Autobus zerbitzu berezia

Zarauzko Udalak autobus zerbitzu berezia ipiniko du ekimenak irauten duen bitartean.

  • Autobus zerbitzua egongo da Asti eta Goiko kanpinaren artean, eta hiru geltoki izango ditu: Asti, N-634ko rotonda eta Goiko Kanpina.
  • 16:00etan hasiko eta 22:00etan bukatuko da zerbitzua. Eten gabeko zerbitzua izango da.
  • Erabiltzaileek autobus zerbitzuaren ohiko salneurria izango dute (0,60 euro bidai bakoitzeko) eta zarauzko autobus txartela erabili ahal izango da.
  • Gogora arazi nahi da, autobus zerbitzu hau erabiltzeko, herritik datozenentzako, ohiko autobus zerbitzua egongo dela kontzertuetako geltokietara gerturatzeko.

Gomendioa: autoa ez erabiltzeko goiko kanpinera igotzeko, eta ibilgailuz etorri behar izan ezkero Astiko aparkalekua erabili. (Kanpineko bidean ezingo da aparkatu)