Musika eta sentimendua

Musika eta sentimendua –

2009-5-27

gilmour - Musika eta sentimenduaEztabaida sakona baino entretenigarria zen. Gilmour goratzen zuenaren argudiorik errepikatuenak ‘sentimendua’ berba zuen muinean. Ez omen dago zeru-lurretan sentimenduen hariak hain maisuki mugitzen dituen besterik. Sarritan entzun dut arrazoi bera (aldizkarietan, Interneteko foroetan…) Gilmourren inguruan.

jimmy - Musika eta sentimenduaEmaten du eremu hori lantzeko eskuduntza berea bakarrik dela, baina musikari guztiena da; musikak, oro har, horixe du helburu.  Musikari bakoitzak sentimenduak transmititzeko zer baliabide aukeratzen eta jorratzen dituen, hortxe dago gakoa.

Gilmourrek ukitu melankolikoa, diafanoa, samurra, neurtua, zerutiarra nahi bada, ematen zion (eta dio) bere musikari. Arma horiek darabiltza bere mezua helarazteko, Jimmy Page jaunak bere propioak darabiltzan moduan; eta bien helburua entzuleengan eragitea da, besoko ileak tentetzaraino eta bihotza gustuz inarrosteraino, posible bada. Mozartek asmo berarekin konposatu zuen eta Ramones taldekoak ere ideia horrexekin sartzen ziren estudiora. Askotariko bideak, baina  helburu bera.

Musika eta sentimendua
Musika eta sentimendua
david gilmour, jimmy page, musika
Joseba Derteano

Abadiñon (Matiena auzoan) jaio nintzen 1981ean. Kazetaria

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude