Museoarekin sareratu!

Museoarekin-sareratuZein da gaur egun museoen funtzioa? Nola erantzuten die museoak gizartearen eskaerei, inguruko aldaketei, teknologia berrien bilakaerari? Igartubeiti Baserri Museoak Museoen Nazioarteko eguna ospatzeko, “Museoarekin sareratu” izeneko egitasmoa ipini du martxan, teknologia berrien bitartez, zure parte hartzea sustatzeko asmoz.

Igartubeiti Baserri Museoak “Museoarekin sareratu” izeneko egitasmoa antolatzen du, Museoen Nazioarteko Eguna dela eta,  ICOM-ek  proposatutako gaiari, “Museoak mundu aldakorrean. Erronka berriak, inspirazio berriak” jarraituz.

ZER PROPOSATZEN DIZUGU?

Igartubeiti Baserri Museoak Museoarekin sareratu lemapean ondorengoa proposatzen dizu:

1. Museoen Nazioarteko Eguna maiatzak 19an ospatzeko antolatuko dugun jarduera zuk aukeratzea.
Zer gustatuko litzaizuke egitea? Aukeratu jarduera bat!

Familientzako gymkhana. Baserria gaiaren inguruko erronkak eta frogak gainditzea.
Gailetak egiten eta beste postre ekologiko batzuk familian ikasteko tailerra
Kizkitzako baselizara (Ezkio-Itsason kokatua, Igartubeiti Baserri Museotik, ibilbidearen hasieratik 4 kilometrotara) txango gidatua. Mokadutxoa eskainiko dugu.

 

2.  Maiatzak 19an horma-irudi handi bat eraikitzen lagun gaitzazu. Horma-irudian gaur egungo museoa nolakoa izan behar duenari buruz zure iritziak, kezkak, interesak idatzi ditzazkezu.

Maiatzak 19an testua idatzia ekar dezakezu edo horma-irudian bertan idatzi.

Horma-irudian parte hartzeagatik, bisera bat izango duzu opari gisa eta gazta pintxoa sagardoarekin dastatzeko aukera izango duzu!

NOLA PARTE HARTU DEZAKEZU?

Jarduera aukeratzeko….

Igartubeiti Baserri Museoko FACEBOOK-aren bitartez.

Proposatutako jardueretako bati botoa eman diezaiokezu oraintxe bertan Igartubeiti Baserri Museoko facebook-aren bitartez. Boto gehien jasotzen duen jarduera izango da maiatzak 19an, larunbatean, antolatuko duguna.

Botoa emateko azken eguna maiatzak 15 da. Anima zaitez!

Maiatzak 16tik aurrera, Facebook-ean eta webgunean, azalduko da botorik gehien jaso duen jarduera eta nola eman dezakezun izena jardueran parte hartzeko.