Morroiak al gara?

 

Morroiak al gara?

Ziro II

“(…) Zirok (Persiako erregeak) ere bere mendekoak ziren lidiarrak ergeltzeko baliabide makiaveliko hau erabili zuen. Haien hiriburuaz, Sardes, jabetu zenean Kreso, lidiarren errege aberatsa garaitu zuen, eta gatibu eraman zuen.

Egun batean, sardeseko biztanleria matxinatu zela ohartarazi zioten. Laster, Zirok lidiarrak bere ardurapean hartu zituen. Baina Zirok, Sardes hain hiri ederra izanda ez zuen arpilatu eta han soldadu-talde ugaria mantendu nahi; Zirok era bortitzak alde batera utzi zituen eta era seguruagoekin lidiarrak esklabu bihurtu zituen. Putetxeak ezarri zituen, tabernak ireki zituen, joko publikoak agindu zituen eta gozamen berriak asmatzen zituztenei sariak eman zizkien.

Neurri hauek tiranoaren helburuak asetu zituen, jada ez zuen lidiarren aurka ezpata erabili behar, denbora gutxian jolas berriak sortzen olgatu ziren. Latindarrei Lidi hitzetik Ludi aldaera hitz moduan iritsi zitzaien, gure gaur egungo baliokidea den denbora-pasa (ludiko), lidiarren antzinako hiriburua etorkizunean oroitzeko. Egia da tirano guztiek haien menpekoak ematzeko eta galbideratzeko desirak era hain esplizituan aitortu ez dutela; baina baita egia da ia tirano guztiek taktika makiaveliko hori erabili dutela era esplizituan aitortu ez arren.”

The Road to Serfdom, Friedich Hayek

(Itzulpena)300px-map_of_lydia_ancient_times - Morroiak al gara?

Lidiako erreinua

Eta gu, tiranoen menpe bizi al gara?

Kontrola ditzazkegu besteek gugan sortarazten diguten grinak eta desirak?

Morroiak al gara?
bizio, galbide, gizarte, gogoeta, Menpekotasuna, morroi

5 pentsamendu “Morroiak al gara?”-ri buruz

  • Zirok askatu zituen esklaboak eta erlijio askakatasuna onartu, ondorioz, giza eskubideen aldarrikapenaren aitapontekontzat hartu ohi da…izango al da giza eskubideen aldarrikapena menperatzeko beste trikumaluren bat

    • Emandako askatasunarekin nahiko lasai egongo ziren eta Persiaren aurka matxinatzeko nahi handirik ez zuten izango. Suposatzen dut herri bat kontrolpean izateko bi era daudela bata bortitza, diktadura adibidez, eta bestea bareagoa.

      Diktaduraren kasuan zapaldutako herriak edo herri mugimenduak ahal duenean dikadurari aurre egingo dio, adibidez Egipton ikusi genuen nola anai musulmandarrek boterea eskuratu zuten (nahiz eta gero ejerzitoak hauen gorakada eten).

      Bide barearekin azkenean herri hori erlaxatzen da eta nahiko eroso dagoenez bere aldarrikapenak alde batera uzten ditu eta integratzen da.

      Igela ur beroan sartzea bezala, zuzenean ur beroan sartzen baduzu salto egingo du baina pixkanaka ura berotzen baduzu han hil egingo da.

  • Loyolako batzuek berdin egin zuen gurekin…drogak salduz.

    • Gaur egun ere “droga” asko dauzkagu gure gizarte kontsumista eta materialistan, zalantzarik gabe gizartea kontrolpean izateko aparteko era dira droga horiek.

  • Bobby Fisher munduko xake txapeldunak oso argi zuen nortzuk diren morroi eta nortzuk nagusi. Horren argi zuen non AEBk erbesteratu egin baitzuen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude