Morritson eta Gartzia film alternatiboa sarean

MorritsonHainbat jaialditan erakutsi ondoren, Jon Urraza eta Aiert Goenagak zuzendutako Morritson eta Gartzia film independientea sarean ikusgai jarri dute sortzaileek, euskaraz, eta espainierazko azpitituluekin. Bejondeiela! Aurrekonturik gabe eta soilik bost egunetan grabatutako lan hau ekarri dugu hona, gutxi dira eta sarean euskaraz ikus daitezkeen film luzeak.

Urrazak Café Bilbao Formatu Txikiko Antzerki Gidoi Saria irabazi zuen istorio honekin, eta orain zinemara moldatu du. Antzezlan berarekin, Jon Urrazak 2013-ko MAX Sarietan, Euskal Sortzaile onenaren kategorian izendapena ere lortu zuen.

Cast: Jon Urraza, Leire Olaran, Olatz Pagalday
Gidoia: Jon Urraza
Irudia: Arkaitz Arza
Zuzendaria: Jon Urraza & Aiert Goenaga

Sinopsia:

Gartzia bikote barik eta ondorioz etxe barik gelditu den sortzaile “alternatiboa” da, eta Morritson aldiz, Olatz bikotekidearekin etxebizitza txiki batetan “hipotekatua” bizi den punk abeslari basati ohia,  gaur egun ezkontzetan jotzen dabilena. Bi adisikideak berrelkartu egingo dira antzezlan urratzaile bat sortzeko asmoz… Eta Gartziak lo egiteko lekua behar duelako. Horrek Morri eta Olatzen arteko bikote bizitza irauliko du.

 

aiert goenaga, filmak, ikus-entzunezkoak, jon urratza, Kultura, morritson eta gartzia
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude