Kritika Zinematografikoa: “Modelo 77”

Kritika Zinematografikoa: “Modelo 77” –

Kritika Zinematografikoa: "Modelo 77"

.

Zuzendaria: Alberto Rodriguez
Urtea: 2022
Herrialdea: Espainia

-Preso baten lehen eskubidea da ihes egitea-

Kritika Zinematografikoa: "Modelo 77"

Film bizia da Alberto Rodriguez (7 vírgenes; La isla mínimaEl hombre de las mil caras) zinemagilearen azkena, kontatzen duen istorioak eta ordezkatzen duen garaiak hala eskatzen dutelako. Presoen eskubideak eta amnistia aldarrikatzeko sortutako COPEL Presoen Koordinakundearen historia kontatzen du, borrokaren hastapenetatik mugimenduaren desegitera arte.

Modelo kartzela. Bartzelona, 1977. Manuel izeneko kontulari gaztea, lapurreta delitua egin izana leporatuta, epaiketa baten zain dago kartzelan. Ofiziozko abokatu axolagabeak azaldutakoaren arabera, 6-8 urteko zigor bati aurre egin behar dio, zigorra neurriz kanpokoa bada ere. Bere atxiloaldiaren lehen unetik ezagutuko du espetxearen gordina, eta asteak aurrera egin ahala borrokarako grina ahazten joango da bere kontzientzian.

Zeldakidea duen Pinorekin batera, bat egingo du preso arrunten eskubideen eta amnistiaren alde borrokatzeko sortu berri den antolakundearekin, COPEL delakoa. Hamarnaka presoren konplizitatea lagun, askatasunaren aldeko gerra bat piztuko da Modelon, eta baita Carabanchelen, Puerton, Valentzian… eta gerra horrek kolokan jarriko du Espainiako espetxe sistema. Izan ere, kanpoan gauzak aldatzen hasi badira, barruan ere aldatu egin beharko dira.

Egia esateko, kontu berri gutxi azalduko dituzte gurean presoen eskubideen urraketa sistematikoari dagokionean; baina Rodriguezi aitortu behar zaio ofizio eta sendotasunez ehundutako proposamen batekin zabaldu duela jaialdia, korapiloa erraz aurreikusi daitekeen horietakoa eta garapena luzeegia baditu ere, ikuslearen begietara sutsua eta gozagarria dena.

(…)

Kritika osorik irakurtzeko, sartu ZINEA atarian!

Kritika Zinematografikoa: "Modelo 77"

Kritika Zinematografikoa: “Modelo 77”

Euskal pantailaren gunea