Mobil-izaturik edo izuturik

Mobil-izaturik edo izuturik – 

Argazkia: Eddie Billard

Cortazarrek ‘Preámbulo a las instrucciones para dar cuerda al reloj’ idatzi zuenean ez zuen imajinatzen teknologia berriek ezarriko zizkiguten betebehar birtualak.

Gaur aurkezten dudan proposamen didaktiko honetan, argentinarraren jatorrizko kontakizuna irakurri dut ikasleokin, eta erlojua mugikorrarekin ordeztea eskatu diet.

Eskerrak eman nahi dizkiet gure 2. BATX.ko neska-mutilei ‘oparitzen dizute’ zerrendagatik. Enarari crac, plof, pic eta poc zor dizkiot, Gorettiri check urdina…

Pentsa ezazu honetan: mugikor bat oparitzen dizutenean, infernu txiki loratu bat oparitzen dizute, arrosa kate bat, aire ziega bat. Ez dizute mugikorra bakarrik ematen, zorionak eta iraungo duela espero dugu, Samsung edo Blackberry edo Iphone delako; ez dizute beti zurekin eramango duzun traste txiki hori bakarrik oparitzen. Oparitzen dizute -ez dakite… hori da gordinena- zure buruaren zati hauskor eta prekario berri bat, zurea den baina zure gorputza ez den zerbait. Egunero bateria kargatu beharra, mugikorra izaten jarrai dezan entxufatu beharra, deiak, whattsap-ak, hashtagak, txioak, likeak eta dislikeak, followerrak eta unfollowerrak, posta-zerbitzuak … artatzeko, kudeatzeko obsesioa oparitzen dizute.

Ematen dizute, galtzearen beldurra, baten batek lapurtzearena, birus batek blokeatzearena, patroia, pina eta poka ahaztearen izua, lurrera erortzearena eta krak egitearena, uretara jaustearena eta plof egitearena, datuak agortzearen ikara, SD txartela… oparitzen dizute zure mugikorra beste mugikorrekin alderatzeko joera; zure kontratua beste kontratu batzuekin … Check urdina … Ez dizute mugikorrik oparitzen, zu zara oparitua, zuri eskaintzen dizute … mobilari zure urtebetetzean.

BURDINIBARRA BHI

Mobil-izaturik edo izuturik

Irakaslea, idazlea, ikastetxe publiko baten zuzendaria... hurrenkera ez daukat batere argi.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude