Mil cretinos

nh430.jpgQim Monzó. Mil cretinos. Anagrama 2008.

Gizon honek narraziorako daukan gaitasuna gaur ez du inork zalantzan jartzen. genero horretan munduko onenentzat hartzen dute adituek. Eta neuk ere bai: Monzók inork gutxik bezala daki erabiltzen ipuinaren ahala. Liburu hau, gainera —eta badakigu zer diogun—, hamar urte iraun duen egoera larri baten ostetik dator: Quim-ek aurre egin behar izan dio bere gurasoen zainketa eta heriotzari. “Ez nuen uste hain gogorra izan zitekeenik” esan zigun, “Superman nintzelakoan nengoen, baina kakaume bat baizik ez naiz, finean”. Eta hala, MIL CRETINOS honetan, zahartzaroaren inguruko bizpahiru ipuin ere badatoz. Baina ez hori bakarrik. Quimek beti dio hauxe dela bere libururik umoretsuena, eta ulertzen diogu hori esaten digunean, azkenenan ulertu baitugu bere umorearen nolakoa: zorrotza bezain errukitsua. Bai, lehen lerrotik azkenekoraino, giza kondizionearen desolazioa ageri da liburu honetan eta, hala ere, irria ez ezik, algara ere atera digu behin baino gehiagotan. Quimek eguneroko gauza txikietan jartzen du X izpizko bere begia, eta hitz esaktoak (ez besterik) erabiliz kontatzen digu dena. Hala aurkituko ditugu, besteak beste, gutako bakoitzaren bizimodua kolokan jartzeko moduko kontakizunak. Esango nuke, ogi eta gurinez ematen dizkigula ipuinok, gozo gozo, baina elektrokuzioa sortzeko helburuarekin. Artista handia da, gutxi bezainbestekoa. Eta liburu honek eutsi egiten dio, gainera, duela zenbait urte irakurri genion 86 CUENTOS apartaren mailari. Bingo!

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)

3 pentsamendu “Mil cretinos”-ri buruz

  • Baten bat aukeratzekotan, “El señor Beneset”, “El amor es eterno”, “La alabanza”…

    Eta motx-motxen artean “Treinta líneas”, “Un corte”, “Cualquier tiempo pasado”…

    Portzierto, sautrela.com xapo!

  • A ze pena, pena handia, Kataluniako idazle onenetarikoa gastelaniaz irakurri behar izatea ( saiatu katalanez ikasten , ez da hain zaila eta !!)

  • […] Quim maite maitea, hurrengo batean esango dizut, zabalago eta aurrez-aurre, zergatik ez zaidan beste batzuk adina gustatu zure liburu hau. Aurreratzen dizut, azken aldian gure artean erakutsi zenuen erokeriaren errekreazio bat iruditu zaidala. Erran nahi dut, zer idatzirik asmatu ezinda zenbiltzan egun batean pentsatu zenuela zure eleberri honetako sujeta: gizon bat jarriko dut, zakila beti zut, eta ea zer gertatzen den. Eta hala, hain zeurea duzun teknika paranaiko horri segika, eraiki duzu dena. Abileziarik ez zaizu falta, trebea zara egoera posible guztien deskribaketa zehatzak egiten, eskua maisu handiena duzu eta hizkuntza txikle bat da zuretzat, edo starlux bat, komeni ahalakoa. Ziztu bizian irakurri dut, bi egunetan, une askotan atsegin handiak hartu ditut, baina zure tranpak ezagutzeak ez dio mesederik egin zure irakurle honi. Askoz hobea egin zitzaidan zure azkena, Mil cretinos. Badakizu, halaber, neure liburu maiteenetakoa dudala zure 86 cuentos hura…, hurrengoa noiz argitaratuko zain zain naukazula ere bai, baina balantzea eginda, hauxe iruditzen zait irakurri dizkizudanetatik makalena. I’m sorry. zabaldubildudel.icio.us […]