Mikel Markez: “Orain kantagintza nire bizitzan txertatuago dagoela esango neuke”

NDc1OA==

Amodio da musikari ezagunak jorratuko duen gaia. “Amodioaren edo harremanen gaia euskal kantagintzako gai printzipala izan da, bestetik, mundu osoko kantagintza guztietan bezala”, adierazi duenez. Urtea amaitu aurretik disko berria kaleratzea gura luke Mikel Markezek.

Azken urteetan beste martxa batean diharduzula ematen du. Musikagaz harremana bestelakoa du azken urteetan Mikel Markezek. “Orain kantagintza nire bizitzan txertatuagoa dagoela esango nuke”, dio. “Ez daukat kantak egiteko urgentziarik, ateratzen diren bezala ateratzen dira, presarik eta presiorik gabe. Orain kantak eta kantaldiak gehiago dira olatuak bezala, badatoz eta badoaz, baina ez dira inoiz agortzen”.

Lanean hasten denean “obsesibo samarra” dela aitortu du errenteriarrak: Hau da, hilabete egon naiteke ezer egin gabe, eta gero bi astetan dena utzi eta 24 orduak gutxi direla kantak sortzeko. Purrustadaka bezala aritzen naiz”. Bi proiektutan lanean ari da une honetan Markez. Batetik, Pako Aristirekin liburu batean lanean dihardu,”Benito Lertxundiren mundu ikuskeraren inguruan, Benito, plazer bat izan duk izango du izenburu”, azaldu duenez. Bestetik, irratsaio bat egiten hasiko naiz udan, baina hau oraindik sekretua denez, ez esan inori!”.

Irudia | Mikel Markez ‘Kantulagun’en eskutik | anboto | LGPL

AbadiƱon (Matiena auzoan) jaio nintzen 1981ean. Kazetaria