Mikel Laboa 2.0

Mikel Laboa 2.0

Euskal Herriko Unibertsitateak bere web orriaren barnean txoko birtual ederra eskaini dio geure kantagintzak izan duen erraldoi handienetako bati. Mikel Laboaren lana ezagutzen duenak ere ezusteko gozoren bat jaso dezake gunea arakatzen.

Mikel Laboa 2.0Biografia interaktiboan musikariaren argazkiak agertzen dira, asko nik behintzat sekula ikusi gabeak. Irudiak azalpen pertsonalak eta beren testuingurua azaltzen dute. Laboak bere ibilbidean zehar egin zuen diskografia ere eskegita dago, eta online erosteko aukera eskaintzen da; horretaz gain, egin dizkioten omenaldiak agertzen dira, baita antologia atala ere. Kanten atalean jo dituen abesti guztiak agertzen dira, letra, diskoaren portada eta egileen aipamenarekin.

Datu bibliografikoen atalean 1970etik hona Mikel Laboa agertu den aldizkariak eta liburuak daude zerrendatuta, kronograma batean; hemerotekaren atalean Laboari egindako elkarrizketak, erreportajeak eta beste irakurri daitezke.

Web orri ederra aurretik etxeko dugun artista baten ezagutzan sakontzeko.

Mikel Laboa 2.0
Mikel Laboa 2.0
1962/63, Profesión “Cancionista” karnetean