URMUGA, mendiak eta musika

URMUGA, mendiak eta musika –

Mendi ibilaldi musikatu bat da Urmuga, natura eta gizakia musikaren bidez harremantzeko.

19 egunetan osatuko dugu ertz luzearen zeharkaldia oinez, Angulo portutik Hiru Erregeen Mahaiaraino, espedizioan mendizaleak eta musikariak bat eginik. Bertako gailur, leku eta herri esanguratsuenetara musika eraman eta Urmugaren inguruko pertsonak eta herriak elkarrekin harremanetan jarriko ditugu.

Uztailaren 13tik 31ra bitartean izango da aurtengo Urmuga, “Garobel Mendilerrotik Aun?amendietako Hiru Erregeen Mahaiaraino”, Euskal Herria josiko duena, “gailurrik gailur, errekaz erreka, zuhaitzez zuhaitz”.

URMUGA, mendiak eta musikaUrmuga jaialdiaren hemeretzi egunetan zehar, formatu handiko bedratzi kontzertu eta formatu txikiko beste lau burutuko ditugu mendi-ibilaldia jarraituz.

Mila eta berrehun pertsonarainoko aforoa egongo da kokalekuaren arabera. Tokiko legediaren eta osasun egoeraren arabera berrikusiko dira hauek; sarrerak 20 eurotan dira formatu handiko kontzertuetarako eta 15 eurotan formatu txikiko kontzertuetarako.

Urmugatik pasatuko dira bigarren aldiz Euskal Herri osoko musikagintzan erreferente diren izen ugari. Estilo, belaunaldi eta kantaera desberdinak bilduko ditugu, eta gainera formatu eta espazio ezohiko batean. Naturan eta orkestra batez lagundurik. Emanaldi guztietan zainduko ditugu kontzertuak egiteko aukeratutako natur-guneekiko oreka, errespetua eta jasangarritasun irizpideak.

Lehen edizioan lortu genuen publikoa kultur eredu ez-masibo eta deszentralizatu batera erakartzea. Hiri eta populazio gune nagusietatik atera, eta mendia eta musika konbinatuz, kalitatezko kultur proposamena Euskal Herriko landa eremuetara eramatea. 2021an berriz ere, kulturaz gozatzeko beste mota bateko ereduak posible direla baieztatu nahi dugu.

Urmuga kontzertuetara denetariko jendea hurbildu daiteke. Mendizale nahiz musikazale. Dela mendi buelta bat emateagatik, dela haurrak eremu garbi batera eramateagatik, dela musikaz gozatzeagatik… izan Urmugalagun!

.

EGITARAUA

.

UZTAILAK 13 ASTEARTEA \\ Angulo portutik (720)-Urduña portura (900)

Garobel mendilerro barna.
Gailurrak: Urieta 1.113, Eskutxi 1.178, Iturrigorri (Tologorri) 1.066.

6-7 ordu // Urduña Apartamendua, Urduña.

TOLOGORRI: Donostiako orfeoia, Mixel Etxekopar, Noemi Viana [Dantzaria] Françoise Rossé.

.

UZTAILAK 14 ASTEAZKENA \\ Urduña- Altube portura (650 m)

Gibijo – Urkabustaitz mendietan zehar.
Delika urjauzia.Gailurrak: Peña Erea 1.110.

6 ordu // Urduña Apartamendua, Urduña.

.

UZTAILAK 15 OSTEGUNA \\ Altube – Barazar portura (607 m)

Gorbeia Parke Naturala zeharkatuko dugu.
Gailurrak: Gorbeia 1.475, Aldamin 1.376 m.

9 ordu // Urkiola Apartamendua, Urkiola

ABADIÑO: Et Incarnatus orkestra, musikari laukotea, Olatz Salvador, Maddi Oihenart, Dupla, Niko Etxart.

.

UZTAILAK 16 OSTIRALA \\ Barazar – Urkiola portura (712 m)

Dantzaleku 741 m, Arginsolis 729 m, Pagobakar 687 m.

4 ordu // Urkiola Apartamendua, Urkiola

DIMA: Et Incarnatus orkestra, musikari laukotea, Maider Zabalegi, Nøgen, Juantxo Arakama, Leturiatarrak, Ekiza.

.

UZTAILAK 17 LARUNBATA \\ Urkiola – Arlaban (587 m).

Urkiola Parke Naturalaren bihotzean. Anboto 1.296, Orisol 1.127.

9 ordu // Leintz-Gatzaga

ARAMAIO: Aramaioko Abesbatza, txalaparta, Eñaut Zubizarreta, Julio Soto.

.

UZTAILAK 18 IGANDEA \\ Arlaban – Aumategi – Usakoetxena (920 m)Urbiako Fonda 1.257 m.

Elgea mendilerroan, gainik gain, Zadorra urtegia begibistan.
Mugarriluze 1.109. Urbia.

7-8 ordu // Urbiako Fonda edo Sindika ostatua

URBIA (AIZKORRI): Alos Quartet (goizez).

OÑATI: Et Incarnatus orkestra, musikari laukotea, Maider Zabalegi, Alex Sardui, Petti, Jurgi Ekiza (arratsaldez).

.

UZTAILAK 19 ASTELEHENA \\ Urbia – Otzaurte portura (652 m)

Arbelaitzetik Aitzkorrira gainik gain. Aitxuri 1.551 m, Aketegi 1.549.

8-9 ordu // Zegama Ostatua

ZEGAMA: Et Incarnatus orkestra, musikari laukotea, Zegamako abesbatza, Nerea eta Gorka Urbizu, Mattin Lerissa, Zegamako abesbatzak.

.

UZTAILAK 20 ASTEARTEA \\ Otzaurte – Lizarrusti portura (615 m)

Altzania basoetan murgildurik: kromletx, trikuarriak. Areatza 983 m, Hirumugarrieta 959 m. 61

5 ordu // Lizarrusti Aterpea

.

UZTAILAK 21 ASTEAZKENA \\ Lizarrusti – Albiasu herrira (617)

Aralar iparraldean, larra zabalak, basoak, gure mitoen mendia. Errenaga 1.288 m, Intzako Dorrea 1.431 m. Arkuek.

8 ordu // Lekunberriko Kanpina

AIZPEARRO: Et Incarnatus orkestra, musikari laukotea, Donostiako orfeoia, Anari, Josu Zabala, Mice, Maialen Lujanbio, Idoia Asurmendi.

.

UZTAILAK 22 OSTEGUNA \\ Albiasu – Orin-gaña lepoa – Otsola – Gorostieta lepoa (834 m)

Basaburua: Larrau, Araxes, Leizaran, Ezkurra ibaiak sortzen dira gain hauetan.
Ireber 1.204 m.

6 ordu // Usatokieta Aterpea

.

UZTAILAK 23 OSTIRALA \\ Orin-gaña- Belate (847 m)

Ultzama eta Baztan artean, aintzinako Kontrabandisteen bidetatik.
Larremiar galtzada.

8 ordu // Aterpe librea

ANDOAIN: Et Incarnatus orkestra, musikari laukotea, Aitor Mendiluze, Gorka Moreno “Kauta”, Xendarineko Ahizpak, Idoia Asurmendi, Niko Etxart, Juantxo Arakama.

.

UZTAILAK 24 LARUNBATA \\ Belate – Urkiaga lepora (890 m)

Argintxo lepotik, Auñamendietako korapilo geologikoa. Saioa 1.419.
Belateko galtzada.

8 ordu // Urkiagako Aterpe librea

.

UZTAILAK 25 IGANDEA \\ Urkiaga – Ibañeta (1.056 m)

Kintoako mendietatik, Ibañetara, Auñamendietako atea. Adi 1.458, Mendiaundi 1.218.

8 ordu // Orreagako Erromeseen Aterpea

BAIGORRI: Et Incarnatus orkestra, musikari laukotea, Donostiako Abesbatza, Tenpora, Ruper Ordorika, Kiliki Frexko & Flakofonki “Chill Mafia”, Gorka Benitez Quartet, Miren Narbaiza, Alex Sardui, Baigorriko Gaiteroak.

.

UZTAILAK 26 ASTELEHENA \\ Ibañeta – Azpegi (1.065 m)

Lepoeder, Bentartea, Arnostegi, Organbide, historiaz beteriko mendi atakak.
Urkulu 1.419.

8 ordu // Azpegiko Aterpea

.

UZTAILAK 27 ASTEARTEA \\ Azpegi – Errozate – Burdinkurutzeta (1.135 m)

Irati, Okabeko Hilerrita Euskalherriko estazio megalitikorik garrantzitsuena.
Okabe 1.466.

7 ordu // Bagargiak Aterpea

IRATIKO OIHANA: OKABE / SALBATORE KAPERA: Gorka Benitez Trio.

.

UZTAILAK 28 ASTEAZKENA \\ Burdinkurutzeta – Bagargiak (1.327 m)

Zuberoako mendietan. Arthanolatze 1.530 , Harsüdürra 1.472.

7 ordu // Bagargiak Aterpea

LARRAINE: Mikel Urdangarin, Zuberotarra, Ningra eta Haizea, Amorante.

.

UZTAILAK 29 OSTEGUNA \\ Bagargiak – Larraineko lepoa (1.585 m)

Orhi Mendia igaroko dugu: “Orhiko txoria, Orhin laket”. Zazpigaina 1.765, Orhi 2.017.

5 ordu // Ozate kanpina, Otsagi

ORHI: Donostiako, Abesbatza, Kiliki Frexko & Flakofonki “Chill Mafia”, Mikel Urdangarin, Leturiatarrak, Nøgen.

ERREMENDIA (ZARAITZU): Et Incarnatus orkestra, musikari laukotea, Donostiako orfeoia.

.

UZTAILAK 30 OSTIRALA \\ Larraineko lepoa – Erraize (1.578 m)

Holtzarte eta Kakueta goitik. Otsogarrigaña 1.923, Binbaleta 1.758 m.

9 ordu // Asolaze Kanpina

.

UZTAILAK 31 LARUNBATA \\ Erraize – Hiru Erregeen Mahaia (2.444 m) – Linza aterpea (1.320 m)

11 ordu // Auñamenditan

ISABA: (Amaiera festa).

.

URMUGA, mendiak eta musika URMUGA, mendiak eta musika