Mendebalde Elkartearen topaketak bariku eta zapatuan

Honela iragarri dau Mendebalde Kultura Alkarteak datorren bariku eta zapatuan egingo dituen topaketak.

Mendebalde Kultura Alkarteak 2010eko maiatzaren 7an eta 8an Euskaltzaindiko Aretoan, Plaza barria 15ean, egin ditu XIV. Jardunaldiak Ondorengo jaun eta andreak izango dira hizlari: Joseba Zulaika, Aitor eta Pedro Zuberogoitia, Iñaki Gaminde, Jose Joaquin Gallastegi, Jose Angel Irigarai, Manu Aurrekoetxea, Goizalde Landabaso, Asier Larrinaga eta Naroa Iturri bakoitzak aurretiaz jorratzea eskatu deutsogun alorra jende aurrean aurkeztuko dabe.

Hizlari entzutetsuak eta giro ona, beti lez, amaieran euskeraren aldeko ekitaldia izango delarik: Euskerazaleak deritzon alkarteak jasoko dau omenaldia. Ikasleek 10 euro ordaindu behar dabe parte hartu ahal izateko eta gainerakoek 30 euro. EHUko Irakasle Eskolako ikasleek, gainera, kreditu libre bana jasoko dabe topaketetara etorriz gero.

Mendebalde.com

Irudia | Mendebalde.com | Palazioberri | LGPL
euskara, Mendebalde Kultura Alkartea

Berriemaile eta irakasle-ikaslea. Laikoa, aurrerakoia, nafarra... Osasuna dut futbol talde nahiena.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude