Matxinsaltoaren partia

img_2842.JPG

Duela egun batzuk saria eman zioten SAUTRELA gure telesaioari Bartzelonan. Gauzak diren bezala esateko, sari garrantzizkoa zen ATLANTIDA hori, GREMI D’EDITORS DE CATALUNYAk eskainia, luxozko tratamendu eta guzti, baina sari guztiak ez dira emaileek eurek profitatzeko zerbait baino, batez ere. Hala ere eskertzekoa da akordua, ez baikara hain gaizki hezitakoak ere. Bestalde, ez da inoiz esaten, baina esan beharreko lehenengo gauza da, gaur garena (ezer bagara SAUTRELAn), ez dela kasualitatez, eta bidaidez betetako bidea dagoela atzean: haserreak, dialektika, botere harremanak, zeloak, inspirazioak… Denek egin izan dituzte txitak gurean. Baina Zesarri Zesarrena: hala, erredakzioan, Miel Elustondo eta Kirme Uribe, hastapeneko urteetan bertan izan zirenak, geroago Urtzi Urrutikoetxea, Esti Ezkerra, Felipe Juaristi, Edorta Jimenez, Oskar Alegria, Jon Artano eta Eider Rodriguez. Gaur bertan lankide nabarmen, Jon Benito eta Xabier Gantzarain ditugu geurekin. Baina idazkuntzaz gainerako alorretan ere izan dira kideak: Iker Trebiño errealizazioan eta Martin Ibarbia produkzioan (asmoa gauzatu zuena, hain preseski). Gaur errealizazioa Guille Sánchez eta Maialen Sarasuaren esku dago, produkzioa, ostera, Unai Ibarbiaren esku, nahiz eta ezin ahazteko modukoak diren arlo honetan Izaro Goenaga, Maialen eta Nagore Oskoz-en izenak. ETBtik Maite Tarankok zaindu digu fiskoa. Irudi eta hotsean, ostera, Juantxo Sardón eta bere talde magnifikoa (Juanlo, Irene, holandesa, italianoa…). Halaber, eskertzekoa da ETBko zuzendaritzakoek eman diguten patxada, tenplea behar baita audientzia handiegirik gabeko saio bati eusteko 8 urtean, eta Eroski Fundaziokoen babes ezinbestekoa. Ezin ahaztu, gainera, hainbeste literatura kritikari, idazle eta irakurleren ahalegina eta esku zabala. Hala, ba, behar duen lekuan gera dadin, hementxe horren guztiaren aitortza.

img_2397.JPGimg_2503.JPGimg_2437.JPG

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)

5 pentsamendu “Matxinsaltoaren partia”-ri buruz

  • Sautrela ezer baino askoz gehiago da, zalantzarik gabe. Audientziak ez du beti arrazoia izaten, eta are gutxiago ETBko zuzendaritzakoek. Zorionak eskuratu duzuen sariagatik.

    PD: Webgunea ez dakit zertarako eskatzen zaigun iruzkinak bidaltzen dizkigunoi. Ni badirudi betatuta nagoela.

  • XL, eskerrik asko lorengatik, lehenbizi. Bigarrenez, ez dakit zer den weba eskatze kontu hori. Hirugarrenez, hemen inor ez dago betaturik eta arras gustura jasotzen dira iruzkinak, zeureak lakoak, batez ere. Ondo ibili.

  • Barka Konatxe, betatu hitza ez nuen erabili behar (hitzen erabilpen desegokirako berezko joera daukat). Gauza da nire blogaren helbidea jartzen dudala “Webgunea” jartzen duen tokian eta mezu bat azaltzen zait esanez filtro bat dagoela eta blogaren jabeak erabaki behar duela nire esteka azalduko den ala ez (edo horrelako zerbait). Azken bi hilabetetan zure hiruzpalau postari egin izan diet iruzkina eta beti azaldu izan zait mezu berdina.

  • ZORIONAK BA SAUTRELAKIDE GUZTIEI!!!

  • Zorionak, denoi. baina, mesedez, ordutegi egokiago bat ez dugu merezi?