Matematiketan lizentziatu, eta euskara titulua opari

Administrazioak eta D ereduan ikasten duten estudianteek egiten duten “ahalegin handia” saritu nahi du era horretan Blanca Urgellen sailak. “Euskalduntze ahalegin guztiak titulutan itzuli beharko lirateke, berriro azterketarik egin beharrik gabe”, esan zuen atzo sailburuak. Nonbait, sailburuaren arabera, ahalegina da saritu behar dena, eta ez jakintza bera, euskarako gaitasuna frogatu barik jasoko baitu EGAren pareko titulazioa.

Euskararen jakintzari buruzko homologazio prozesua bi ataletan egingo du, Unibertsitate aurreko ikasketak D ereduan egin dituzten ikasleek euskara titulu bat jasoko dute eta ikasketa horiez gain goi mailako ikasketak ere euskaraz egin dituztenek EGAren pareko titulazioa jasoko dute.

Ingelesa edo beste hizkuntza bat ikasteko egindako ahaleginak titulaziotan itzuliko ote diren ez zuen argitu.

Blanca Urgell kultura sailburuak egin du proposamena

Irudia | Blanca Urgell kultura sailburuak egin du proposamena | , | LGPL

22 pentsamendu “Matematiketan lizentziatu, eta euskara titulua opari”-ri buruz

  • Honek ez du ez hanka ez buru. Titulu bat ateratzeko gai ez direnei, konbalidazioa nonbait. Unibertsitateetan ere egiten zen garai batean: konpentsazioan konbalidatu. Arkitektoa izan nahi baina Egiturak aprobatzeko gai ez? Ez kezkatu, aprobatuko dizugu debalde! Esfortzua eskertu behar zaizu. Eskubideak dauzkazu… Pitokeriak!

  • E.Garmendia 2010-11-17 09:59

    Argi dago Jaurlaritzak nori “lagundu” nahi dion era honetan. Euskara beraientzat titulu bat da, tramite bat, eta hori eskuratzeko ahalik eta erraztasun guztiak eman nahi ditu. Aluzinagarria!

  • Nik noiz edo noiz bai pentsatu det D ereduan ikasitako edonork Bigarren hezkuntza bukatu ostean titulua jaso beharko lukeela. Argudiaketa sinplea da kontrakoan Gaztelerazko titulu bat ere egon beharko zuela. Baina bueno eztabaidagarria da, bizi dugun egoeran gure egunerokoan gaztelera baita nagusiki gure belarrietara eta begietara iristen dena eta ondorioz euskaraz egitea bakoitzaren apostua da. Beraz ez dakit D ereduan ikasi izanak ez du ziurtatzen apostu hori egiten duzunik baina bai hizkuntza menperatzen duzula. Beraz ikasketak bukatzeko momentuan bai teorikoki ezagutza hori daukazula nahiz ta gero erabiltzen ez baduzu galdu, edonola ere hitzkuntz titulu hoiek errealitatean iraungitze data bat dutela iruditzen zait. Gaur dakizuna 5 urte barru galdu ahal duzulako hein batean.

  • Zentzugabea iruditzen zait D ereduan karrera egiten duten ikasleei EGAren pareko euskara titulua ematea, bai baitakigu gure unibertsitateetatik nolako euskara mailarekin ateratzen garen. Badakit EGA gainditzen duten guztien euskara egokitasuna ez dela berbera. Dena den, unibertsitate ikasketak euskaraz egin, baina nor-nork bereizteko gai ez denari nahiz “aundia” idazten duenari, eta euskara egoki erabiltzen duenari titulu berbera emango zaizkie? Gainera, gaur egun, sistema hirueledunaren aldeko apustua egin nahi bada, euskara-tituluaz gain, gaztelaniako eta ingeleseko beste bana ere emango dituzte?

    Gizarte elebidunetan hizkuntza politikak martxan jarri ohi dira gutxituen dagoen hizkuntza berrindartzeko. Atzo Urgellek esanak aurrera egiten badu, juxtu kontrakoa egingo da gurean: hizkuntza politika gutxituen dagoen hizkuntza are gehiago indargabetzeko erabiliko da, iruditzen baitzait neurri horrek balioa kenduko liokeela euskarari.

    Egia esanda, Blanca Urgellen adierazpenekin minduta eta irainduta sentitzen naiz, euskal hiztuna naizelako eta benetako hizkuntza normalizazioa nahi dudalako gizarte honentzat.

  • Niri ez zait batere ideia txarra iruditzen. Pertsona batek DBH, LH edo Batx. eta unibertsitateko hainbat irakasgai euskaraz ikasi eta gainditu baditu, SUPOSATZEN DA baduela C1 maila.

    Baina hasiko dira unibertsitatean “gainditu gabe” notak ezartzen euskaraz nahikoa komunikatzeko gaitasuna erakusten ez dutenei?

  • Duela SUPOSATZEN DEN (hori ez da zuzena) eta benetan duen mailaren artean tarte handia egon ohi da

  • Galder Gonzalez 2010-11-17 11:34

    Nik nahiko iritzi kontrajarriak ditut, eta honen inguruan idatziko dut nire Gaur8ko larunbateko kolaborazioa.

    Izan ere euskaraz ikasi dugunontzat tramite garesti eta absurdoa da EGA azterketa egin behar izatea. Proposatzen dutena orain ere egiten da bestelako gaiekin: Magisteritza ikastea CAPa ikastea bezalakoa da, adibidez.

    Baina bestetik badira bi kontraesan: unibertsitateetan ia ez dago osorik euskaraz ikasi daitekeen karrerarik. Magisteritzak, Euskal Filologia (eta baldintza batzuekin), Biologia eta Matematikak dira osorik ikas daitezkeenak. Geologia, Ingeniaritza edo Zientzia Politikoak, adibidez, ezin dira guztiz euskaraz ikasi. Beraz horiei ere emango al diete titulua?

    Bigarren kontraesana datuetan beraietan dago. D ereduan ikasten duten 3 ikasletik 2 baino ez dira euskalduntzen (B2 mailan) euren datuen arabera. Hau da, 16 urterekin nahiko balute titulu bat eman lehenago arazo hori konpondu beharko lukete.

    Eta bada azken kontraesan bat. Gaztelerazko titulurik ez diote inori eskatzen, eta unibertsitatetik pasa eta honela (http://www.vistoenfb.com/conversaciones/todo-por-una-hermana-choni) idazten dutenik badira.

  • Ingeniaritza Informatikan ere aukeren arabera ikas zitekeen euskara hutsean lehen behintzat.

    Hezkuntza sistema konpetitiboa balitz ez nuke arazorik hori onartzeko. Eta ez karrera euskaraz ikasi dutenekin. Berez Batxilergora arte D ereduan ikasi duenak izan behar du maila hori.

    Baina noski, horretarako irakasleek ere izan behar dute, eta ai….

  • Karrera euskaraz egiteak ez duela erakusten norbera euskalduna denik?

    EGA gainditzeak bai ez duela ezer erakusten norberaren euskalduntasunaz, mesedez!

    Negozioa galtzearen beldurra dago hemen, eta ulertzekoa da; baina dei diezaiogun “den” bezala.

  • Beasaingo liburutegian 12-14 urteko bi neskato eskolako lanak egiten ari ziren herenegun, natur zientzietakoak. Batak besteari, “baina se escribe con b o con v?”.

  • Galder Gonzalez 2010-11-17 12:36

    Eta nik zuri galdetzen dizut, Eneko.

    ¿Vaina se escribe con b o con v?
    Baina nola idazten da, b edo vz?

  • Barka, zehaztapena ahaztu zait. Natur zientzietako lanak euskaraz ziren!

  • Barka, zehaztapena ahaztu zait: natur zientzietako lanak euskaraz ziren!

  • Euskaraz ez da esaten “Matematiketan lizentziatu”, “Matematikan lizentziatu” baizik. Jende askok gaizki erabili izan ohi du hitz hau. Gazteleraz edo ingelesez diszplina edo alorrari erreferentzia egiteko plurala erabiltzen bada ere, ez da hala gertatzen euskaraz, beti singularra erabiltzen baita. Hala, ingelesez “Department of Mathematics” edo “Philosophy of Mathematics” eta gazteleraz “Departamento de Matemáticas” edo “Filosofía de las Matemáticas” erabiltzen den lekuan euskaraz “Matematika Saila” edo “Matematikaren Filosofia” esaten da, “Fisika Saila” edo “Fisikaren Filosofia” esaten den modu berean.

    Baina nik inori ez diot entzun “Fisiketan Lizentziatua”. Ez dakit zergatik erabiltzen den gaizki Matematikaren kasuan soilik…

  • Ni neu Matematikan lizentziatua naiz eta egokitu zait, egokitu ere, Euskal Filologian lizentziatu ezin baldarrago bati EGArako eskolak ematea: honi EGA titulua ez, baina Euskal Filologia karrera osoa eman zioten opari.

    Demagogia gutxiago, Larrazabal.

  • Neoliberalismo psoezialistaren esparruko proposamena berriz ere.
    Ekainean Legebiltzarrak proposatu zuen euskara-legea betetzen ez zuten denda eta enpresei isunik ez jartzea. Jaurlaritzari ezin hobeto iruditu zitzaion eta, bete beharrekoa zen legea gora behera, hala jokatu zuen isunak kentzen eta hizkuntz arloan ezin kaltegarriagoa den “laissez faire” delakoa onartzen eta bultzatzen.
    Orain “kafea (barkatu: EGA titulua) guztientzat!” proposatzean, monetaren debaluazioa baino ez du bilatzen “gure Jaurlaritza euskaltzale amorratu” honek.
    Neurriak eta erabakiak bakanka datozkigu gehiegi ohartu ez gaitezen, baina estrategia orokor baten barnean daude eta oso norabide zuzena eta zehatza dute:
    I need Spain –>> I am Spain!

    K

  • Proposamen hau zentzugabekeria bat da beste hainbesteren artean, eta EGAri balioa kentzeko baino ez du balio. Negozio bat dela? Orduan Advanced, DELF eta guzti hoiek ez al dira ba negozio? Hemen nahi duenak parte hartzen du, baina konpetizioko arauak zeintzuk diren jakinda. Orain edozein karrera eginda titulua ematea nahi dute… Hori nahi duenaren esfortzuari duen balioa ez ematea da.

    Eta beste gauza bat ere ikusten dut nik atzean. Ez da berria gobernu hau euskarari errekorte potoloak ematen ari dela, eta kritikak atera dira horren ildora. Ba nik proposamen hau euskararekiko “fabore” bezala ikusten dut, eta komilatxoak jarri ditut uste dudalako ez diola inongo mesederik egiten, ezta gutxiago ere. Urteak daramatzagu administrazioan jende elebiduna egon dadila eskatzen. Eta egoera orain eskasa baldin bada, imaginatu euskaraz ondo jakin gabe baina karrera amaituta EGArekin agertuko diren guztiak administrazioan sartzen direnean…

    Gobernuaren beste neurri oker bat. Eta nire ustez ez da “a la ligera” pentsatutakoa, badauka atzean gogoeta bat. Patxarana bezala. Betikoa. Etxekoa.

  • Komentatzearren, sasoia da “lizentziadun” esateko eta ez, “lizentziatua”

  • Juhda, euskaraz “diziplina” idatzi behar da, eta ez “disziplina.
    Gaiari helduta, proposatutako aldaketa euskararen debaluazioan beste pauso bat baino ez dela pentsatzen dut. Akaso Kataluniako sozialistek proposatu dute hizkuntza katalanaren C titulua edozeini ematea? Ingeles tituluak edo alemanekoak hola eta hola banatzen dira inon? Eta gure euskaltegiei negozio hutsa baderitzegu, zer esan daiteke, orduan, Cervantes institutuen muntaia horretaz guztiaz?

  • Kepa, Euskaltzaindiak onartzen du “lizentziatua” erabiltzea, egiari zor, “lizentziaduna” hobesten badu ere. Ez dakit zein den hobespen honen zergatia. Badirudi zuk badakizula. Hori bai, “komentatu” aditzik ez dator Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuan.

    Irala, inoren urguilua mintzeko asmorik gabe, komatxoak irekiz gero itxi ere egin behar izaten dira: “”disziplina”” hortaz. Lasai, akats tipografikoa izan da; ez nirea bezala. Onartzen dut. Nirea ez zen akats tipografiko soila.

    Polemikarik pizteko inongo intentziorik gabe nioen nioena. Besterik gabe, izenburuak gordetzen zuen nolabaiteko paradoxa azaleratu nahian edo. Eta, bide batez, oso hedatua egonagatik ontzat emateko baino baino kirrinka handiagoa sortzen didala adierazi nahi izan dut, zeharka bada ere.

    Baina bistakoa da, bistakoa denez, bata besteari gailendu behar honek zertara garamatzan.

    Ez nuke, hala ere, gaur bertan Bergarako kalean irakurritakoa aipatzeko aukera galdu nahi: “Matematikak euskaraz nola erakutsi”.

  • […] ere, eta Pariseko geltoki bateko irudia topatzen dugu, EGAri buruz mintzatzen hasi… eta a ze eztabaida! Eskerrak, gure sorkuntza hori baino gehiago den. Mikel Laboari ikasitako kantak ikusten -eta […]

  • […] sarituko dute. Ez nion garrantzi gehiegirik eman irratian entzuterakoan, baina hurrengo goizean ZuZeu.com albistari digitalean zer nolako eztabaida zegoen ikusita idaztea erabaki […]